La Peña de la Abuela tumulua

La Peña de la Abuela tumulua Neolitoko aztarnategia da, Ambrona herrian (Soria, Espainia). 4000 urte baino gehiago ditu. Manuel A. Rojo eta Elena Heras arkeologoek aurkitu zuten 1993an, kasualitatez. Bertan, Neolitoko populatze eta ehorzketen aztarnak aurki ditzakegu. Eremu zehatz horretako gizarteen bizimoduarekin zerikusia duen informazio baliotsua eskaintzen du, baita haien hileta-jardueren ezaugarriak ere.

La Peña de la Abuela tumulua
Aztarnategi arkeologikoa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
UdalerriaMiño de Medinaceli
Tokiko entitate txikiAmbrona
Koordenatuak41°10′05″N 2°30′39″W / 41.1679573°N 2.5108276°W / 41.1679573; -2.5108276
Mapa

Peña de la Abuela tumuluan giza jardueraren aztarnak daude, ezkurren, basa mahatsondoaren eta basafruituen aztarnak aurkitzen dira batez ere, eta horrek erakusten du Neolitoko lehen kulturen iraupena eta elikatzeko modua. Biltzaileak ziren, batez ere, baina Neolito hasierako kultura materialeko tresnak aurkitu dira. Lurrazaletik metro erdira, gutxi gorabehera, eraikuntzarako tresnen aztarnak daude, baita labanak, silexak eta zeramikak bezalako tresnak ere, aztarnategi honen lurperatze egiturez hitz egin gabe, giza antolaketa eta testuinguruaren araberako hileta kontzeptuaren inguruan antolatzeko modua erakusten dutenak. Beranduago, kanpai-formako ontzien kulturarekin harreman duten ontziak aurkitu dira, garagardo laginekin barruan[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Doce, Elisa Guerra. (2006-06-30). «Sobre la función y el significado de la cerámica campaniforme a la luz de los análisis de contenidos» Trabajos de Prehistoria 63 (1) ISSN 1988-3218. (kontsulta data: 2025-10-21).

Kanpo estekak

aldatu