Kulebrina
Kulebrina[1] XVI. eta XVII. mendeetako artilleria-pieza izan zen. Tutu luze bat zuen, 35 aldiz bere kalibrea ere neurtzen zuena. Lehorrerako nahiz itsasontziak armaz hornitzeko erabiltzen zuten, eta hainbat mota bereizten ziren.
| Kulebrina | |
|---|---|
| su-arma eta arima laua | |
16 eta 24 libra bitarteko (7,26 kg-tik 10,89 kg-ra) kulebrina arma indartsua da, batez ere 24 librakoa, beti luzera legitimokoa zena (32 aldiz baino gehiago kalibrea).
Bi mota nagusi daude:
- Kulebrina bikoitza: Handiena izanik, 32 librako balak jaurtitzen zituen. Kulebrina mota hori distantzia luzeko helburuak suntsitzeko erabiltzen zuten, eta inolako arazorik gabe suntsitzen zituen gotorlekuak eta harresiak; arma sendoa eta oso indartsua zen, baina bolbora asko behar zuten kargatzeko, eta, gainera, oso astuna zen, eta 6 tona metrikotara ere iristen zen.
- Kulebrina erdia edo «berso», 9-12 librako (4-5,44 kg) kalibrea zuena, eta erabiliena, errazago erabiltzen zelako.
Jakue IV.a Estuardo esku-kulebrinen erabiltzaile sutsua izan zen 1508an. Holyrood jauregiko eta Stirling gazteluko areto handietan tiro-lehiaketak egiten zituen, Falkland jauregiko parkean oreinak zelatatzeko kulebrina bat hartzen zuen, eta itsas hegaztiak tirokatzen zituen May uhartean txalupa batetik, bere kulebrinarekin.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ Balfour Paul, James. (1902). Accounts of the Treasurer. 4 Edinburgh, lxvii–lxxi, 115, 130 or..