Kripton
Kriptona[1] (grezieraz: κρυπτόν, kryptos, "ezkutua" esan nahi du) elementu kimiko bat da, Kr ikurra eta 36 zenbaki atomikoa dituena. Gas geldo koloregabe, usaingabe eta zaporegabea da. Lurraren atmosferan aztarna-kantitatetan ageri da; aire likidotua frakzioka destilatuz isolatzen da eta sarritan lanpara fluoreszenteetan erabiltzen da beste gas arraro batzuekin konbinatuta. Kriptona inertea da; beraz, ez du erabilera praktiko ugari. Konposatuak eratzen ditu fluorrarekin, baita klatratoak ere urarekin, bere atomoak ur-molekulen sarean harrapatuta geratzen direnean.
| Kriptona | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 36 Bromoa ← Kriptona → Rubidioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Ezaugarri orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Izena, ikurra, zenbakia | Kriptona, Kr, 36 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Serie kimikoa | gas nobleak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Taldea, periodoa, orbitala | 18, 4, p | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Masa atomikoa | 83,798(2) g/mol | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Konfigurazio elektronikoa | [Ar] 3d10 4s2 4p6 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Elektroiak orbitaleko | 2, 8, 18, 8 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Propietate fisikoak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Egoera | gasa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Dentsitatea | (0 °C, 101,325 kPa) 101,325 - 3,749 g/L | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Urtze-puntua | 115,79 K (-157,36 °C, -251,25 °F) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Irakite-puntua | 119,93 K (-153,22 °C, -244,12 °F) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Urtze-entalpia | 1,64 kJ·mol−1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Irakite-entalpia | 9,08 kJ·mol−1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Bero espezifikoa | (25 °C) 20,786 J·mol−1·K−1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lurrun-presioa
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Propietate atomikoak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Kristal-egitura | kubikoa, aurpegietan zentratua | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Oxidazio-zenbakia(k) | 4, 2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Elektronegatibotasuna | 3,00 (Paulingen eskala) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Ionizazio-potentziala | 1.a: 1.350,8 kJ/mol 2.a: 2.350,4 kJ/mol 3.a: 3.565 kJ/mol | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Erradio atomikoa (kalkulatua) | 88 pm | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Erradio kobalentea | 110 pm | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Van der Waalsen erradioa | 202 pm | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Datu gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Eroankortasun termikoa | (300 K) 9,43x10-3 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Soinuaren abiadura | (gas, 23 °C) 220 m/s | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Isotopo egonkorrenak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kriptonaren isotopoak
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||

1960tik 1983ra, metro bateko distantzia definitzeko kripton-86 isotopoaren espektro-lerro laranja-gorria erabili zen. Beste gas nobleak bezala, argiztapenean eta argazkigintzan erabil daiteke. Kriptonak betebehar garrantzitsua du kripton fluoruroko laserraren ekoizpen eta erabileran.
Ezaugarri nagusiak
aldatuIsotopoak
aldatuKripton naturalak hogeita hiru isotopo ditu, sei egonkor eta hamazazpi erradioaktibo.
Horien artean, ohikoenak Kr-81 eta Kr-85 dira. Lehenengoa, erreakzio atmosferikoen ondorio da; erradioaktiboa da eta 230.000 urteko semidesintegrazio-epea dauka. Bigarrena, gas geldo erradioaktiboa da, 10,76 urteko semidesintegrazio-epearekin.
Kimika
aldatuKriptonak, beste gas geldoen antzera, oso erreaktibotasun baxua dauka. Erakusten duen kimika +2 oxidazio egoerarekin gertatzen da, bromoaren +1 oxidazio zenbakiaren paraleloa dena. Eskandioaren kontrakzioaren eraginez, zaila da 4p elementuak oxidatzea. Hori dela-eta, 1960 arte ez zen gas nobleekin konposaturik sintetizatu.[2]
Lehenengo konposatuak xenonarekin sortu ziren, 1962an; urtebete beranduago, kriptonarekin lehenengo molekula sintetizatzea lortu zen, kripton difluoruroa (KrF2)[3]. Kriptonak eta fluorrak muturreko egoeretan erreakzionatzen dute, honako erreakzioan oinarrituta:
Kr + F2 → KrF2
Kripton Fluoruro laser batean kripton gasak energia xurgatzen du. Horrek Fluor gasak eta kriptonak erreakzionatzea eragiten du, kripton fluoruro exciplex-a eratzen du; egoera energetiko kitzikatuan dagoen behin-behineko konplexua dena.
2 Kr + F2 → 2 KrF
Konplexu horrek emisio jarraitua edo estimulatua jasan dezake, bere egoera energetikoa metaegonkorra izan arte. Hala ere, aldarapen handiko egoera da, hau da, molekulak ez dauka gutxieneko energia potentzialik . Hori dela-eta, konplexua oso azkar disoziatzen da.
2 KrF → 2 Kr + F2
Horren guztiaren ondorioa excimero laser bat da, zeinak energia 248 nm-tan emititzen duen, espektro ultramoretik gertu.
Kriptonak fluorrarekin erreakzionatzeaz gain, beste konposatu batzuk ere sor ditzake, hala nola ArKr+ eta KrH+. Gainera, KrXe+ eta KrXe ioien frogak daude.[4][5]
KrF2 ak B(OTeF5)3-arekin erreakzionatzen du Kr(OTeF5)2 konposatu ezegonkorra ematen, zeinak Kr-O lotura bat daukan. Kr-N lotura ere aurki daiteke [HC≡N–Kr–F]+ katioian. HKrCN eta HKrC≡CH egonkorrak dira oso tenperatura hotzetan (<40K).[6]
Azkenik, 5GPa baino altuagoko presioan kripton hidruro (Kr(H2)4) kristalak sor daitezke. Aurpegian zentratutako egitura kubikoa dauka, non kripton oktaedroak hidrogenoz inguratuta dauden.
Kriptona naturan
aldatuLurraren erapenean zeuden gas geldo guztiak atmosferan geratu dira, helioa izan ezik. Kriptonaren kontzentrazioa atmosferan 1 ppm (mg/L) ingurukoa da. Aire likidotik destilazio zatikatuaren bidez lor daiteke kripton purua. Espazioan dagoen krypton kopurua ez da ziurra, neurketa aktibitate meteorikotik eta eguzki-haizetatik datorrelako; baina lehen neurketek kripton ugari aurreikusten dute espazioan.
Historia
aldatuBere izena, grezierazko kryptos adjektibotik dator eta "ezkutatua/ezkutuan dagoena" da bere esanahia. Sir William Ramsay etaMorris W. Travers kimikari britaniarrek aurkitu zuten 1898. urtean. Ramsayk eta Traversek airea likidotu zuten destilazio zatikatua baliatuz. Aire likidoak utzitako hondakinean aurkitu zuten kriptona.
1960an, Pisu eta neurriei buruzko biltzar orrokorrak metroa honela definitu zuen: Kr-86 isotopoaren 2p10 eta 5d5 energia mailen arteko trantsizioarekin bat datorren uhin-luzeren igorpena 1.650.763,73 aldiz biderkatuta. .[7] Kriptoiaren espektro-lerroaren profilean aurkitutako hainbat akatsen ondorioz, definizio hau 1983an baztertu egin zen eta gaur egun metro bat argiak 1/299 792 458 s-tan egiten duen distantzia gisara definitzen da.[8][9][10]
Erabilerak
aldatuKriptonak hainbat erabilera ditu. Horietatik osasunarentzat arriskutsuena anestesia gisara erabiltzea da; izan ere, gaizki erabiliz gero kalte hilgarriak eragin ditzake.
Kriptonaren igorpen-lerro anitzen eraginez, bere gas ionizatuaren deskargek zurixkak dirudite ,horregatik, kriptonezko bonbilak egokiak izan ohi dira argazkilaritzarako, batez ere, abiadura handiko kamaretan. Kripton gasa merkurioarekin ere konbina daiteke kolore urdin-berdexkaz distiratzen duten argi-seinaleak egiteko.[11]
Kontsumo baxuko argi fluoreszenteak egiteko, argonarekin nahasten da. Horrek energia aurrezten du, argiaren intentsitatea baxuagoa baita; baina, aldi berean, ekoizteko kostu handiagoa du.[12] Kriptona argona baino 100 aldiz garestiagoa da eta goritasun-lanparak betetzeko erabil daiteke; horrez gain, goritasun-lanparen harizpiaren lurrunketa murrizten du eta funtzionamendu-tenperatura altuagoak ahalbidetzen ditu. Kriptonak espektro-lerro gorriaren eremuan neonak baino askoz argi-potentzia handiagoa sortzen du, horregatik, potentzia handiko laser-argien ikuskizunetan erabiltzen da kolore gorria lortzeko. [13]
Kripton fluoruroz egindako laserra garrantzitsua da fusio nuklearraren energiaren konfinamendu-esperimentuen ikerketan. Laserrak sorta-uniformetasun handia du, uhin-luzera laburra eta puntuaren tamaina alda daiteke inplosioa jasaten duen bolatxoa jarraitzeko.[14]
Fisikan, kriptoi likidoa kalorimetro elektromagnetiko ia homogeneoak sortzeko erabiltzen da.
Kr-83ak erresonantzia magnetiko (IRM) bidezko irudietan du aplikazioa, arnasbideetako irudiak lortzeko. Zehazki, erradiologoari aukera ematen dio arnasbide baten gainazal hidrofobikoak eta hidrofilikoak bereizteko.[15]
Kr-81 medikuntza nuklearrean erabiltzen da biriketako aireztapen/perfusio miaketarako. Probetan gaixoak arnastu egiten du, eta gamma-kamera batez irudiak lortzen dira.[16]
Kr-85 atmosferan erabili izan da Ipar Koreako[17] eta Pakistaneko[18] erregai nuklearra berriro prozesatzen duten instalazio klandestinoak antzemateko.
Arriskuak
aldatuKriptona gas ez toxiko itogarria da.[19] Kriptonaren potentzia narkotikoa airearena baino zazpi aldiz handiagoa da, eta % 50eko kriptona eta % 50eko aire naturala duen airea arnasteak (gas-ihesaren ondoren gerta daitekeen bezala) presio-atmosferikoaren laukoitza lukeen airea arnasteak eragingo lukeen narkosiaren antzekoa eragingo luke. Azken hau 30 m-ko ur-sakoneran igeri egitearekin alderagarria da, eta arnastuko lukeen edonori eragingo lioke. Esandakoaz bat, nahaste horrek % 10eko oxigenoa bakarrik edukiko luke (balio normala % 20koa da) eta eragingo lukeen hipoxia arazo larriagoa izango litzateke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Elementu kimikoak» Berria Estilo Liburua. .
- ↑ «C&EN: IT'S ELEMENTAL: THE PERIODIC TABLE - THE NOBLE GASES» pubsapp.acs.org (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ Grosse, A. V.; Kirshenbaum, A. D.; Streng, A. G.; Streng, L. V.. (1963-03-15). «Krypton Tetrafluoride: Preparation and Some Properties» Science 139 (3559): 1047–1048. doi:. (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ Streng, A. G.; Grosse, A. V.. (1964-01-17). «Acid of Krypton and Its Barium Salt» Science 143 (3603): 242–243. doi:. (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ «Wayback Machine» www.bu.edu (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Lewars, Errol G.. (2008-12-05). Modeling Marvels: Computational Anticipation of Novel Molecules. Springer Science & Business Media ISBN 978-1-4020-6973-4. (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ (Ingelesez) US Department of Commerce, NIST. «Time Line for the Definition of the Meter» nist.gov (kontsulta data: 2025-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Kimothi, Shri Krishna. (2002). The Uncertainty of Measurements: Physical and Chemical Metrology : Impact and Analysis. ASQ Quality Press ISBN 978-0-87389-535-4. (kontsulta data: 2025-11-09).
- ↑ «How is the speed of light measured?» math.ucr.edu (kontsulta data: 2025-11-09).
- ↑ (Ingelesez) «Meter» NIST 2019-05-09 (kontsulta data: 2025-11-09).
- ↑ «Wayback Machine» www.capecodextension.org (kontsulta data: 2025-11-08).
- ↑ «Energy Advisor: Full-Size Fluorescent Lamps» www.anaheim.net (kontsulta data: 2025-11-08).
- ↑ (Ingelesez) «UIG - Industrial Gases Production, Equipment Supply and Services» Universal Industrial Gases (kontsulta data: 2025-11-08).
- ↑ «Wayback Machine» aries.ucsd.edu (kontsulta data: 2025-11-09).
- ↑ Pavlovskaya, Galina E.; Cleveland, Zackary I.; Stupic, Karl F.; Basaraba, Randall J.; Meersmann, Thomas. (2005-12-20). «Hyperpolarized krypton-83 as a contrast agent for magnetic resonance imaging» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 102 (51): 18275–18279. doi:. ISSN 0027-8424. PMID 16344474. PMC 1317982. (kontsulta data: 2025-11-09).
- ↑ Bajc, M.; Neilly, J. B.; Miniati, M.; Schuemichen, C.; Meignan, M.; Jonson, B.; EANM Committee. (2009-08). «EANM guidelines for ventilation/perfusion scintigraphy : Part 1. Pulmonary imaging with ventilation/perfusion single photon emission tomography» European Journal of Nuclear Medicine and Molecular Imaging 36 (8): 1356–1370. doi:. ISSN 1619-7089. PMID 19562336. (kontsulta data: 2025-11-09).
- ↑ N. Korea may be hiding new nuclear site. 2003-07-20 (kontsulta data: 2025-11-08).
- ↑ U.S. Intelligence Find Evidence of Pakistan Producing Nuclear Weapons, CBS. 2000-03-16 (kontsulta data: 2025-11-08).
- ↑ «Krypton» pt.chemicalstore.com (kontsulta data: 2025-11-09).