Krill
Euphausiacea ordenako zenbait krustazeo txikiren izen generikoa
Krill Euphausiacea ordenako zenbait krustazeo txikiren izen generikoa da. Ur hotzetan bizi dira. Ipar hemisferioan, Meganyctiphanes norvegica da espezierik ugariena; Hego hemisferioan, berriz, Euphasia superba . Garrantzi handiko animaliak dira, funtsezko janari-iturri direlako arrain askorentzat eta, bereziki, baleentzat eta beste zetazeoentzat. Itsaso zabalean bizi dira, ur-hondoan, baina gauez gora igotzen dira. Zooplanktonaren parte dira, eta planktonean izaten diren beste izaki txikiak (kokepodoak, batez ere) janez elikatzen dira.
| Krill | |
|---|---|
![]() | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Azpierreinua | Bilateria |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Malacostraca |
| Superordena | Eucarida |
| Ordena | Euphausiacea Dana, 1852
|
| Azpibanaketa | |
| |
| Datu orokorrak | |
| Elikadura iturri nagusia | fitoplanktona eta Zooplanktona |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
