Kieveko Printzerria
Kieveko Printzerria[a] XII. amaieran Kieveko Rusa ordezkatu zuen printzerrietako bat izan zen, Kiev hiriaren inguruan zegoena.
| Kieveko Printzerria Київське князівство | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1132 – 1470 | |||||||
| Printzerria | |||||||
|
| |||||||
Kieveko Rusa, barnean Kieveko Printzerria duena. | |||||||
| Geografia | |||||||
| Hiriburua | Kiev | ||||||
| Kultura | |||||||
| Hizkuntza(k) | Antzinako ekialdeko eslaviera | ||||||
| Erlijioa | Eliza ortodoxoa | ||||||
| Historia | |||||||
| |||||||
Historia
aldatuKieveko Rusaren lurraldea XII. mendearen hasieran zatitu zen ondorengo estatu erdiautonomo askotan.[1] Kiev herrialdearen bihotzean geratu zen eta bizitza espiritualaren erdigunea izan zen, Eliza ortodoxoaren metropoli-gotzainaren egoitza izanda.
1132an Mstislav I.a Kievekoa hil ondoren, estatu erdiautonomoak de facto independente bilakatu ziren, eta horrela sortu zen Kieveko Printzerria ere printzerri bereizi gisa. Kieveko Printzerriaren garrantzia gainbehera hasi zen. 1150-1180 urteetan, bere hirietako askok, Vixhorod, [[Kaniv eta Belgorod kasu, banakako printzerri independente bilakatu ziren. Vladimir-Suzdalgo eta Galitzia-Voliniako printzerrien agerpenak Ruteniako hiriburu politiko eta kulturalaren trantsizioa ekarri zuen, baita Vladimir eta Halytx bezalako hirietaranzko herritarren migrazioa ere.
Printze Handiaren egoitza ipar-ekialdera eramatearekin, Vladimirrera hain zuzen ere, argi geratu zen erresumako antzinako hiriburuak, Kievek, metropoli-gotzainaren egoitza gisa zuen garrantzia soilik mantentzen zuela, hau da, Rus primitiboaren Eliza ortodoxoaren burua. Kiev hiriaren merkataritza harreman zabalak, Dnieper ibaiaren behealdeko ibilbideari jarraituz Bizantzio eta erdialdeko Asiarantz, greziarrenganako baregoen merkataritza ibilbidea deiturikoaren ondorioz, gutxituz joan ziren XII. mendean zehar, 1204an Laugarren Gurutzadako soldaduek Konstantinopla konkistatu ondoren areagotu zena. Inperio Latindarraren eta Bosforoko Konstantinoplako Patriarkatu Latindarraren sorrerak, harreman ekonomikoak ez ezik, Kieveko eliz-harremanak ere galtzea eragin zuen.[2]
Kieveko Rusaren mongolen inbasioak Kieveko Printzerria erabat hondaturik utzi zuen. hiria suntsitua izan zen. Inbasioaren ondoren, Vladimir-Suzdalgo Printze Handiaren, Alexandro Nevskiren, agintearen mende zegoen orain, zeina aldi berean Urrezko Hordaren basailu baitzen. 1321ean Irpin ibaiko guduaren ondoren, Gediminasek Kiev bereganatu zuen eta 1362an Lituaniako Dukerri Handian sartu zen. 1394an, printzerria likidatu egin zuten, baina 1440an berrezarri egin zuten. 1470ean, berriro likidatua izan zen, armadak Kiev hiria hartu zuen, eta 1471n, printzerria, Lituaniako Dukerri Handiaren voivoderri izatera pasa zen.
Printze Handien zerrenda
aldatuPrintze Handiak
aldatu- Yaropolk II.a Vladimirovitx (1132—1139)
- Viacheslav Vladimirovitx (1139)
- Vsevolod II.a Olgovitx (1139—1146)
- Igor II.a Olgovitx (1146)
- Iziaslav II.a Mstislavitx (1146—1149)
- Juri Dolgoruki (1149—1151)
- Viacheslav Vladimirovitx & Iziaslav II.a Mstislavitx (elkarrekin) (1151–1154)
- Rostislav Mstislavitx (1154)
- Izyaslav III.a Davidovitx (1154—1155)
- Juri Dolgoruki (1155—1157)
- Izyaslav III.a Davidovitx (1157–1158)
- Rostislav Mstislavitx (1159–1162)
- Izyaslav III.a Davidovitx (1162)
- Rostislav Mstislavitx (1162–1167)
- Vladimir III.a Mstislavitx (1167)
- Mstislav II.a Izyaslavitx (1167–1169)
- Gleb Jurjevitx (1169)
- Mstislav II.a Izyaslavitx (1169–1170)
- Gleb Jurjevitx (1170–1171)
- Vladimir III.a Mstislavitx (1171)
- Roman Rostislavitx (1171—1173)
- Vsevolod III.a Jurjevitx (1173)
- Rurik Rostislavitx (1173)
- Sviatoslav III.a Vsevolodovitx Kievekoa (1174)
- Jaroslav II Iziaslavitx (1174–1175)
- Roman Rostislavich (1175–1177)
- Sviatoslav Vsevolodovitx Vladimirrekoa (1177–1180)
- Rurik Rostislavitx (1180–1181)
- Sviatoslav Vsevolodovitx Vladimirrekoa (1181–1194)
- Rurik Rostislavitx (1194–1201)
- Ingvar Jaroslavitx (1201—1203)
- Rurik Rostislavitx (1203)
- Rostyslav Rurykovytx (1203–1205)
- Rurik Rostislavich (1206)
- Vsevolod IV Svyatoslavich (1206—1207)
- Rurik Rostislavitx (1207–1210)
- Vsevolod IV.a Svyatoslavitx (1210–1214)
- Ingvar Yaroslavitx (1214)
- Mstislav Romanovitx (1214–1223)
- Vladimir IV.a Rurikovitx (1223–1235)
- Iziaslav IV.a Vladimirovitx (1235–1236)
- Yaroslav II.a Vladimir (1236–1238)
- Mikhail Vsevolodovitx (1238—1239)
- Rostislav Mstislavitx Smolenskekoa (1240–1241)
- Mikhail Vsevolodovitx (1241–1243)
Mongolen inbasioaren ondoren
aldatu- Yaroslav II.a Vladimir (1243–1246)
- Alexandro Nevski (1246—1263)
- Jaroslav III.a Jaroslavitx (???-???)
Olgovitxi
aldatu- Vladimir Ivanovitx (???–1300-???)
- Stanislav Terence (???–1324)
- Fiodor (1324–1362)
Lituaniako Dukerri Handia
aldatu- Vladimir Olgerdovitx (1362—1395) *lituaniar agintearen hasiera*
- Skirgaila (1395–1397)
- Ivan Olxanski (1397–1399)
- ??? (???–???)
- Olelko Vladimirovitx (1443—1454)
- Simeon Olelkovitx (1454—1471) *Printzerria Kieveko voivoderria bihurtu zen*
Oharrak
aldatu- ↑ ukraineraz: Київське князівство, translit.: Kyivske kniazivstvo; errusieraz: Киевское княжество, translit.: Kiyevskoye kniazhestvo
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Meyendorff, John. (2010-6-24). Byzantium and the Rise of Russia: A Study of Byzantino-Russian Relations in the Fourteenth Century. Cambridge University Press, 15 or. ISBN 978-0-521-13533-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Historia Universal Siglo XXI. Rusia. , 60 or..