Kia Forum
Kia Forum (lehen Great Western Forum, The Forum Presented by Chase, The Forum eta, arruntki, L.A. Forum deitua[1]) Inglewooden dagoen kirol-aretoa da, Kalifornian. 1967ko abenduaren 30ean inauguratua, Erromako foroaren antzekoa zenez "Forum" baitaitu zuten.
| Kia Forum | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Estatua | |
| Charter county of California | Los Angeles konderria |
| Ameriketako Estatu Batuetako hiri | Inglewood |
| Koordenatuak | 33°57′30″N 118°20′31″W / 33.95821°N 118.342°W |
| Historia eta erabilera | |
| Inaugurazioa | 1967 |
| Jabea | Madison Square Garden Sports (en) |
| Kudeatzailea | |
| Erabiltzailea | Los Angeles Lakers 1967 - 1999 Los Angeles Kings 1967 - 1999 Los Angeles Sparks (en) |
| Edukiera | 17.500 |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Charles Luckman |
| Ondarea | |
| AEBko Leku Historikoa | 14000661 |
| Webgune ofiziala | |
1967 eta 1999 artean Los Angeles Lakers (National Basketball Association) eta Los Angeles Kings (National Hockey League) taldeen egoitza izan zen, Los Angeles hiriko Staples Centerrera joan aurretik. Los Angeles Sparks emakumezkoen saskibaloi-taldearen egoitza ere izan zen 1997 eta 2000 artean, Staples Centerrera ere joan zirenak.
1966 eta 1967 artean eraiki zuen Jack Kent Cookeek, Los Angeles Lakers eta Los Angeles Kings taldeen jabeak.[2] 1979an estadioa eta bi taldeak Jerry Bussi saldu zizkion. Talde guztiak Staples Centerrera aldatu ondoren, 2000. urtean esparrua "Faithful Central Bible Church" erlijio-kongregazioarena izatera pasa zen, musika-ikuskizunak eta igandeetako mezak barne hartuz. 2012an Madison Square Garden Company enpresak erosi zuen, New Yorkeko Madison Square Gardenen jabeak. Steve Ballmerrek, NBAko Los Angeles Clippers taldearen jabeak, 2020an eskuratu zuen aretoa.
1972 eta 1983an NBA All-Star Game hartu zuen, eta 1981ean NHLrena. Gainera, NCAAren Big West Conference gizonezkoen saskibaloi txapelketaren egoitza izan da 1983 eta 1988 artean, eta Pacific Ten Conferencearena 1989an.
Kia Forum gaur egun desagertuta dagoen Hollywood Parkeko hipodromotik eta Hollywood Park Casino berritik ehun bat metrora dago, eta Los Angelesko Nazioarteko Aireportutik 5 kilometrora.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Velin, Bob. (2014/05/18). «Marquez defeats Alvarado in slugfest at L.A. Forum» USA Today.
- ↑ (Ingelesez) «Svend Nielsen Obituary – Riverside, CA» Legacy.com.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)