Khyber ataka[1] (urduz: درۂ خیبر; persieraz: تنگه خیبر) hego-mendebaldeko Asiako haitzartea da, Afganistan eta Pakistanen artekoa, Safed Koh eta Kachmund mendiak (Hindu Kush mendilerroaren hego-ekialdea) zeharkatzen dituena. 58 kilometro luze da, eta 15,85 metro zabal tokirik estuenean.

Khyber ataka
Datu orokorrak
Garaiera1.072 m
Motarail mountain pass (en) Itzuli eta mendatea
Geografia
Mapa
Koordenatuak34°06′36″N 71°06′42″E / 34.11°N 71.1117°E / 34.11; 71.1117
MendikateaSafed Koh
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Khyber Pakhtunkhwa

Afganistan eta Pakistanen arteko igarobide garrantzitsuenetako bat da, Jalalabad eta Kabul hiriak Peshawar-ekin lotzen baititu. Gaur egun eskualde gehiena Pakistanen esku dago.

Historia

aldatu

Leku estrategikoa izan da historian zehar. Handik igaro ziren iparraldetik edo mendebaldetik Indiako azpikontinentea inbaditzera zihoazen gehienak: persiarrak, greziarrak, mongolak eta britainiarrak.[2]

1879an errepide bat egin zen Khyber atakan zehar, eta 1925ean trenbidea. Azken hau eraikitzea lan gaitza izan zen: 34 tunel eta 92 zubi egin behar izan ziren eta 2 milioi libera esterlina baino gehiago kostatu zen.[3] Igarobidearen hasiera Jamrudeko gotorlekuan (517 m) dago, Peshawarretik 18 km mendebaldera, eta Landi Kotal (1067 m) da punturik garaiena. Handik 8 kilometrora Torkham hiria dago, Pakistan eta Afganistanen arteko mugan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-11).
  2. Khyber. Lur Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.eus (kontsulta data: 2025-12-05).
  3. Khyber Pass. britannica.com (kontsulta data: 2025-12-05).

Kanpo estekak

aldatu