Frances Ethel Gumm, (Grand Rapids, 1922ko ekainaren 10a - Londres, 1969ko ekainaren 22a), ezagunagoa Judy Garland ezizenaz, aktore eta abeslari estatubatuarra izan zen. Liza Minnelli aktorea zuen alaba.[1][2] Hollywoodeko urrezko garaiko ikonoa, bere ibilbidean musikalak txertatu zituen Technicolor filmean, zuri-beltzeko drama kontenplatiboak, ekitaldi metamusikalak eta Mickey Rooney, Gene Kelly edo Vincente Minnelli bezalako pertsonaiekin kolaborazioak.[3]

Judy Garland

(1945)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrances Ethel Gumm
JaiotzaGrand Rapids, 1922ko ekainaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaChelsea
Grand Rapids
Lancaster
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaChelsea, 1969ko ekainaren 22a (47 urte)
Hobiratze lekuaHollywood Forever Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: barbituriko gaindosia
Familia
AitaFrank Gumm
AmaEthel Milne Gilmore
Ezkontidea(k)David Rose  (1941eko uztailaren 27a -  1944)
Vincente Minnelli  (1945eko ekainaren 15a -  1951)
Sidney Luft  (1952ko ekainaren 8a -  1965eko maiatzaren 19a)
Mark Herron  (1965eko azaroaren 14a -  1967ko otsailaren 11)
Mickey Deans  (1969ko martxoaren 15a -  1969ko ekainaren 22a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaHollywood High School (en) Itzuli
Hollywood Professional School (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Antelope Valley High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Uta Hagen
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria, aktorea, ahots-aktorea, irrati-esataria, antzerki aktorea eta musikaria
Lateralitateaezkerra
Altuera1,51 metro
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Judy Garland
Genero artistikoapop musika
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaCapitol Records
Decca Records
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaEstatu Batuetako Eliza Episkopalianoa
anglikanismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

judygarland.com
IMDB: nm0000023 Allocine: 1963 Rottentomatoes: celebrity/judy_garland Allmovie: p25962 90673 Metacritic: person/judy-garland TV.com: people/judy-garland IBDB: 79610
MySpace: joots0 Souncloud: judy-garland-official Spotify: 0hItVPjwJLVZrFqOyIsxPf iTunes: 67663 Last fm: Judy+Garland Musicbrainz: b9348d59-b91b-423f-847b-8db155a0653b Songkick: 481970 Discogs: 300045 Allmusic: mn0000246523 Find a Grave: 383 Deezer: 2207 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Ikuskizunetan lan egiten zuten bere gurasoek eta neba-arrebek. Antzerki musikala giroan hazi zen. [4]

Abeslaria

aldatu

30 hilabete zituela, oholtzara igo zuten gabonetako ekitaldi batean 'Jingle Bells' abestera. [5] Hiru urte besterik ez zituela gurasoen ikuskizun batean hartu zuen parte. Oraindik umea zela The Gumm Sisters Kiddie taldea sortu zien bere amak hiru alaba nagusiei.[4] 11 urterekin heldu batek bezala abesten zuen. [5]

Dantza eta kantu ikasketak egin ostean, AEBetan barna ibili zen, betiere ahizpekin. Izen artistikoa aldatzea erabaki zuten; Garland ahizpak bilakatu ziren, eta, hortik aurrera, Frances Judy bilakatu zen.[6]

Aktorea

aldatu

30eko hamarkadan taldea desegin ondoren, amarekin Hollywoodera joan zen Garland. Zineman lan egiteko hainbat probatan parte hartu eta azkenean, bere ahotsaz denak liluratuta utzi ostean, Metro Goldwyn Mayerrekin kontratua sinatu zuen. 13 urte zituen.[4] 1939n, 16 urterekin, ospea lortu zuen The Wizard of Oz filmarekin. [5] Hortik aurrera, Garlanden istorioa markatu zuten sexu-abusuek, adikzioek eta oso goiz hasitako ibilbide artistikoak. [3]

"[The wizard of Oz-en] bizitza miserablea egin zioten Judyri errodaje-setean, eskuak soinekoaren azpian sartuz... Gizonek 40 urte edo gehiago zituzten". (Sidney Luft)[7]

Metro-Goldwyn-Meyerrek dieta bat ezarri zion 13 urte zituenetik: zopa, uraza eta 80 zigarro egunero. Lanerako anfetaminak eta lo egiteko barbiturikoak ematen zizkioten. 25 urterekin, psikiatriko batean bere buruaz beste egiten saiatu zen. Somniferoekiko, alkoholarekiko eta morfinarekiko mendekotasuna izan zuen.Substantzia horiekiko guztiekiko mendetasuna sorrarazi zion Metro-Goldwyn-Meyerrek berak kalean utzi zuen. [8]

40ko hamarkadan zineman, antzerkian eta irratian arrakasta lortu zuen. A Star Is Born (1954) filmari esker. George Cukorrek zuzendutako pelikula, Oscarretarako lehen izendapena jaso zuen aktoreak. Garlandek ez zuen beste pelikula bat egin ia hamar urte pasa arte. Stanley Kramerren Winners and Sinners (1961) filmagatik Emakumezko Aktore Onenaren Oscarrerako izendatu zuten berriro Garland, oraingoan ere ez zuen eraman etxera.[4]

Abeslari gisa, munduan barna ibili zen, eta 1961. urtean New Yorkeko Carnegie Hall aretoan eman zuen kontzertua erreferentziazkoa izan zen. Emanaldi horretatik atera zuten diskoak, Judy at Carnegie Hall, arrakasta itzela eskuratu zuen. [6]

Heriotza

aldatu

47 urte zituela hil zen pilula-gaindosi baten ondorioz.[8] Bertsio ofizialak bihotzeko infartuak jota hil zela esan zuen. [9]

Filmografia

aldatu
FilmaUrteaPertsonaia
The Big Revue 1929 Bera
A Holiday in Storyland 1930 Bera
Bubbles 1930 Bera
The Wedding of Jack and Jill 1930 Bera
La Fiesta de Santa Barbara 1935 Bera
Every Sunday 1936 Judy
Pigskin Parade 1936 Sairy Dodd
Broadway Melody of 1938 1937 Betty Clayton
Thoroughbreds Don't Cry 1937 Cricket West
Everybody Sing 1938 Judy Bellaire
Love Finds Andy Hardy 1938 Betsy Booth
Listen, Darling 1938 "Pinkie" Wingate
The Wizard of Oz 1939 Dorothy Gale
Babes in Arms 1939 Patsy Barton
Andy Hardy Meets Debutante 1940 Betsy Booth
Strike Up the Band 1940 Mary Holden
Little Nellie Kelly 1940 Nellie Noonan Kelly
Ziegfeld Girl 1941 Susan Gallagher
Life Begins for Andy Hardy 1941 Miss Betsy Booth
Babes on Broadway 1941 Penny Morris
We Must Have Music 1942 Bera
For Me and My Gal 1942 Jo Hayden
Thousands Cheer 1943 Bera
Presenting Lily Mars 1943 Lily Mars
Girl Crazy 1943 Ginger Gray
Meet Me in St. Louis 1944 Esther Smith
The Clock 1945 Alice Mayberry
The Harvey Girls 1946 Susan Bradley
Ziegfeld Follies 1946
'Till the Clouds Roll By 1946 Marilyn Miller
Words and Music 1948 Bera
The Pirate 1948 Manuela Ava
Easter Parade 1948 Hannah Brown
In the Good Old Summertime 1949 Veronica Fisher
Summer Stock 1950 Jane Falbury
A Star Is Born 1954 Vicki Lester
Pepe 1960 Bera
Judgment at Nuremberg 1961 Mrs. Irene Hoffman Wallner
Gay Purr-ee 1962 Mewsette
A Child Is Waiting 1963 Jean Hansen
I Could Go On Singing 1963 Jenny Bowman

Diskografia

aldatu

Singleak

aldatu
UrteaAbestiaKatalogoaUrteaAbestiaKatalogoa
1936Swing Mr. Charlie / Stomping at the SavoyDecca 8481945This Heart of Mine / LoveDecca 18660
1937Everybody SingDecca 13321945Smilin' Through / You'll Never Walk AloneDecca 23539
1937All God's Chillun Got Rhythm / Everybody SingDecca 14321945In the Valley / When the Evening Sun Comes DownDecca 23438
1937(Dear Mr. Gable) You Made Me Love You / You Can't Have EverythingDecca 14631945Round and RoundDecca 23459
1938Cry, Baby, Cry / Sleep, My Baby, SleepDecca 17961945It's a Great Big World (w. Virginia O'Brien)Decca 23460
1938It Never Rains But It Pours / Ten Pins in the SkyBrunswick 026561946For You, For Me, Forevermore / Aren't You Kinda Glad We Did? (w. Dick Haymes)Decca 23687
1939Over The Rainbow / The JitterbugDecca 26721946Changing My TuneDecca 23688
1939Over The Rainbow / Dear Mr. GableMGM-KGC 1661946There is no Breeze / Don't Tell Me That StoryDecca 23746
1939Embraceable You / SwaneeDecca 28811946I Wish I Were in Love AgainDecca 24469
1939Zing! Went the Strings of my Heart / Fascinatin' RhythmDecca 185431946Look For the Silver LiningMGM 30002
1939In Between / Sweet SixteenDecca 150451946Who?MGM 30003
1939Oceans Apart / FigaroBrunswick 29531946Look For the Silver LiningMGM 30431
1940Friendship (Johnny Mercerrekin) / Wearing of the GreenDecca 3/651948Be a ClownMGM 30097
1940Buds Won't Bud / I'm Nobody's BabyDecca 31741948Love of My Life / You Can Do No WrongMGM 30098
1940The End of the RainbowDecca 32311948Mack the BlackMGM 30099
1940Our Love Affair / I'm Always Chasing RainbowsDecca 35931948Johnny One Note / I Wish I Were in Love AgainMGM 30172
1940It's a Great Day for the Irish / A Pretty GirlDecca 36041948Easter Parade / A Fella With an Umbrella (Peter Lawfordekin)MGM 30185
1940The Birthday of a King / Star of the EastDecca 40501948A Couple of Swells / Medley (Fred Astairerekin)MGM 30186
1941How About You? / F.D.R. JonesDecca 40721948Better Luck Next TimeMGM 30187
1941Poor You / Last Call For LoveDecca 183201949Put Your Arms Around Me, Honey / Meet Me Tonight in DreamlandMGM 50025
1942For Me and My Gal / When You Wore a Tulip (Gene Kellyrekin)Decca 9-251151949Play That Barbershop Chord / I Don't CareMGM 50026
1942I Never Knew / On the Sunny Side of the StreetDecca 185241950Happy Harvest / If You Feel Like SingingMGM 3025
1942That Old Black Magic / Poor Little Rich GirlDecca 185401950Friendly Star / Get HappyMGM 30254
1943Embraceable You / Could You Use Me?Decca 233031954Send My Baby Back to Me / Without a MemoryColumbia 40010
1943But Not For MeDecca 233091954Go Home, Joe / HeartbrokenColumbia 40023
1943Over the Rainbow / I May Be WrongV-Disc 335-A1954The Man That Got Away / Here's What I'm Here ForColumbia 40270
1943Bidin' My Time / I've Got RhythmDecca 233101955Maybe I'll Come Back / Over the RainbowCapitol 6128
1943No Love, No Nothin' / A Journey to a StarDecca 184841957It's Lovely to Be Back Again in London / By MyselfEMI-CL 14791
1944Meet Me in St. Louis / Skip to my LouDecca 233601961Zing! Went the Strings of My Heart / Rockabye My BabyCapitol 4624
1944The Trolley Song / Boys and Girls Like You and MeDecca 233611961San Francisco / ChicagoCapitol 6125
1944Have Yourself a Merry Little Christmas / The Boy Next DoorDecca 233621961The Man That Got AwayCapitol 6126
1944The Trolley Song / Meet Me in St. LouisDecca 254941961Swanee / That's EntertainmentCapitol 6129
1945Yah-ta-ta / You've Got Me Where You Want Me (Bing Crosbyrekin)Decca 234101961Come Rain or Come Shine / Rockabye My BabyCapitol 6127
1945Connecticut / MineDecca 238041962Little Drops of Rain / Paris is a Lovely TownWarner Bros. 5310
1945If I Had You / On The Atchison, Topeka and the Santa FeDecca 234361962Comes Once in a Lifetime / Sweet DangerCapitol 4656
1945Have Yourself a Merry Little Christmas / You'll Never Walk AloneDecca 9-292951962Hello Bluebird / I Could Go On SingingCapitol 4938
1945The Boy Next Door / Smilin' ThroughDecca 9-292961964Hello Dolly / He's Got the Whole World in His Hands (Liza Minnellirekin)Capitol 5497

Albumak

aldatu

Eragina

aldatu

LGTB ikonoa

aldatu

Garland ikono handia izan zen gay, lesbiana eta transexual komunitatearentzat. Neskatoa zela, Garlandek errealitatearen eta ametsaren arteko muga hautsi zuen The wizard of Oz (1939) filmean, eta istorio hura metafora moduko bat bihurtu zen sexualitatea ezkutuan bizi behar zuten askorentzat.[10] Azken finean, XX. mendeko mundu arrazionalean sartu ezin ziren izaki marjinalen istorioa zen The wizard of Oz. Eta Garlandek filmeko kanturik ospetsuena, Over the Rainbow, hirurogeiko hamarkadan Carnegie Hallen eskaintzen zen ikuskizunik gorena bihurtzen jakin zuen, New Yorkeko LGTB komunitatearentzako topagunea.[11]

Judy filma (2019)

aldatu

2019ko filmak Judy Garlanden bizitzaren azken hilabete horiek dira Rupert Gooldek Judy filmean kontatu dituenak. Renee Zellwegerrek egin zuen Garlandena, Besteak beste, emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu du Zellwegerrek filmean egindako lanagatik.[6][12]

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Judy Garland | Biography, Movies, Songs, & Facts | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2022-08-18).
  2. «Judy Garland» IMDb (kontsulta data: 2022-08-18).
  3. 1 2 (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2022-06-06). «Judy Garland, la actriz más allá de 'Mago de Oz'» RTVE.es (kontsulta data: 2022-08-18).
  4. 1 2 3 4 «Erreportai didaktikoa - hiru» www.hiru.eus (kontsulta data: 2022-08-18).
  5. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Judy Garland, una tristísima vida desde la infancia» ELMUNDO 2019-12-06 (kontsulta data: 2022-08-18).
  6. 1 2 3 Agote, Gontzal. «Arrakasta goiztiarra eta ibilbide gorabeheratsua» Berria (kontsulta data: 2022-08-18).
  7. (Gaztelaniaz) País, El. (2017-02-08). «Judy Garland sufrió abusos en el rodaje de ‘El mago de Oz’, según su exmarido» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2022-08-18).
  8. 1 2 (Gaztelaniaz) Sanguino, Juan. (2019-10-20). «El lado oscuro de 12 grandes iconos de Hollywood» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2022-08-18).
  9. (Gaztelaniaz) Madrid, Jose. (2015-07-04). «Judy Garland, la trágica muerte de una estrella que impulsó el Orgullo Gay» vanitatis.elconfidencial.com (kontsulta data: 2022-08-18).
  10. «Judy Garland versus Anne Hathaway» Gaztezulo (kontsulta data: 2022-08-18).
  11. (Gaztelaniaz) Primo, Carlos. (2019-08-20). «Un extraño camino de baldosas amarillas» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2022-08-18).
  12. Goold, Rupert. (2019-10-04). Judy. Pathé, BBC Films, Ingenious Media (kontsulta data: 2022-08-18).

Kanpo estekak

aldatu