Joséphine Pencalet
Joséphine Pencalet (Douarnenez, 1886ko abuztuaren 18a - 1972ko uztailaren 13a) bretainiar langilea izan zen. Sardina kontserbak egiten zituen lantegien greban parte hartu zuen Douarnenezen 1924an, eta 1925ean udal hautetsi aukeratu zuten Frantziako Alderdi Komunistaren zerrendan. Bere hautaketa bertan behera utzi zuen Frantziako Estatu Kontseiluak, garai hartan emakumeak ezin zirelako izan hautagai edo hautaketa prozesuen partaide. Udal kontseilu baterako hautatu zuten lehen bretainiarra izan zen.
| Joséphine Pencalet | |||
|---|---|---|---|
![]() | |||
1925eko maiatzaren 3a - 1925eko azaroa | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Joséphine Marie Pencalet | ||
| Jaiotza | Douarnenez, 1886ko abuztuaren 10a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Douarnenez, 1972ko uztailaren 13a (85 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | sardine cannery worker (en) | ||
| Enplegatzailea(k) | Q115282770 | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Biografia
aldatuJoséphine Pencalet arrantzale familia handi batean jaio zen. Eskolara joan zen Quimperléko barnetegi katoliko batean. Gurasoak ados ez baziren ere, Léon Leray tren gidariarekin ezkondu zen Argenteuilen, 1908an. Bikotea Paris inguruan jarri zen bizi izatera, eta bertan lanean egon zen etxeko langile gisa zenbait urtez. 1919an, alargundu egin zelarik, Dournenezera itzuli zen, 1910ean eta 1918an jaiotako bi umeekin. Chancerelle arrain kontserbako lantegian hasi zen lanean.[1][oh 1] Penn Sardineko greba mugimenduan hartu zuen parte, 1924ko azarotik 1925eko urtarrila bitarte. Douarnenezeko Metalaren Sindikatuko idazkari orde izan zen, Confédération générale du travail unitaire (CGTU) sindikatuaren afiliatua.
1925eko udal hauteskundeetan Frantziako Alderdi Komunistak agindua jaso zuen Moskutik emakumeak ere hautagai aurkezteko, legez ez baitzuten eskubiderik hautatuak izateko ez eta hauteskundetan parte hartzeko.[2] Laugarren aurkeztu zen Daniel Le Flanchec alkate komunistaren zerrendan.[oh 2] 1925eko maiatzaren 3an egin ziren hauteskundeetan, lehen itzulian aukeratu zuten, 1.283 botorekin.[3] Zerrendako 27 hautagaietatik 25 hautatu zituzten. Lehen emakume bretainiarra izan zen udal kontseilu batean. Frantziako Alderdi Komunistak beste 10 emakume ordezkari izan zituen hauteskunde haietan
Sei hilabete geroago, Estatu Kontseiluak hautaketa ezeztatu zuen, emakume bat zela argudiatuz. Alderdi Komunistak ez zuen gaiaren inguruko protestarik antolatu, nahiz eta hautaketaren inguruan propaganda handia egin bazuen ere. Pencalet lanera itzuli zen, langile anonimo gisa, eta «bere pentsaera politiko eta sozialak mantendu zituen, nahiz eta bera erabili zuen sistemarekiko gorrotoz betea».[4]
Memoria
aldatuAnne Gouérou kazertari eta zinema zuzendariak dokumental bat egin zuen Pencaleten bizitzari buruz. Douarnenez, Quimper, Pluguffan eta Bresten kale bana dago haren izenaz.[5]
Oharrak
aldatu- ↑ Sardinen kontserba fabrikak XIX. mendearen erdialdean instalatu ziren Douarnenezen. Chancerelle da horietatik zaharrena, 1853an sortua.
- ↑ 1921ean Douarnenez izan zen Frantziako bigarren udalerri komunista, Sébastian Vellyren hautaketarekin. Lehenago Saint_Junien udalerria izan zen. 1924tik 1940ra bitarte Daniel Le Flanched izan zen alkate.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Joséphine la Penn sardin, première élue de France. (kontsulta data: 2017-10-21).
- ↑ (Frantsesez) Bugnon, Fanny. (2015-01-15). «De l'usine au Conseil d'État, From the Factory to the French Council of State: The Election of Josephine Pencalet in Douarnenez (1925)» Vingtième Siècle. Revue d'histoire (125): 32–44. ISSN 0294-1759. (kontsulta data: 2017-10-21).
- ↑ (Ingelesez) Fanny, Bugnon. « Joséphine Pencalet, une Penn sardin à la Mairie », dans Arlette Gautier et Yvonne Guichard-Claudic (dir.), Bretonnes, Presses universitaires de Rennes, à paraître.. (kontsulta data: 2017-10-21).
- ↑ (Frantsesez) Utilisateur, Super. Pionnière et bâtisseuse. (kontsulta data: 2017-10-21).
- ↑ (Frantsesez) «Une rue pour la première femme élue de France !» Ouest-France.fr (kontsulta data: 2017-10-21).
