John Cleland

Ingalaterrako idazlea (1709-1789)

John Cleland (Kingston upon Thames, 1709ko irailaren 24a - Londres, 1789ko urtarrilaren 23a) idazle ingeles ospetsua izan zen. Bere lan polemikoena Memoirs of a Woman of Pleasure edo Fanny Hill eleberri erotikoa izan zen. John Cleland William Cleland (1673/4 – 1741) eta Lucy Du Passen azken semea izan zen. Kingston upon Thamesen jaio zen, Surreyn, Londresen. Aita Britainiar Armadako ofiziala izan zen. Datu eta iruzkin desberdinek homosexuala zelako ustea zabaltzen lagundu dute.

John Cleland

Bizitza
JaiotzaKingston-upon-Thames eta Londres, 1709ko irailaren 24a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaWestminster Hiria eta Londres, 1789ko urtarrilaren 23a (79 urte)
Hobiratze lekuaSt Margaret Lothbury (en) Itzuli
Familia
AitaWilliam Cleland
Hezkuntza
HeziketaWestminster School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria

IMDB: nm0165987 Allmovie: p316685
Musicbrainz: 87159471-002f-4a8c-b556-e496631c3c1a Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Gutxi dakigu John Clelanden gazte garaiaz. 1709an jaio zen Kingston upon Thamesen, William Clelanden semea, gobernuko funtzionarioa eta armadako ofizial ohia, eta Lucy DuPass; aita Alexander Poperen laguna zen.[1] Westminster Schoolen ikasi zuen 1723ra arte. 1728tik Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren zerbitzura soldadu gisa lan egin zuen, Mumbain bizi zelarik; 1740an Mumbaiko Kontseiluko idazkaria zen eta merkatari bezala lan egiten zuen. 1740an Ingalaterrara itzuli zen dirurik gabe, eta ordutik hiriz hiri bidaiatu zuen lanpostu finkorik gabe.[2]

1748an, Cleland 840 liberako zorragatik atxilotu zuten (2005ean 100.000 libera inguruko erosteko ahalmenaren baliokidea) eta Fleeteko espetxean espetxeratu zuten, non urtebete baino gehiago eman zuen. Kartzelan zegoela amaitu zituen Clelandek Fanny Hill eleberria. Testua, ziurrenik, eskuizkribua Clelandek argitaratzeko baino urte batzuk lehenago idatzita zegoen. Eleberria bi ataletan argitaratu zen, 1748ko azaroan eta 1749ko otsailean. Urte bereko martxoan idazlea aske utzi zuten.

Cleland 1749ko azaroan atxilotu zuten berriro, Fanny Hillen editore eta inprimatzaileekin batera.[3] Epaiketan, Clelandek uko egin zion eleberriari. Liburua ofizialki erretiratu zen orduan, eta ehun urte baino gehiagoz ez zen legez berriro ere argitaratu. Hala ere, jarraitu zuen saltzen pirata edizioetan. 1750eko martxoan, Clelandek liburuaren bertsio oso zentsuratu bat egin zuen, baina debekatua ere izan zen. Azkenean, Clelanden aurkako salaketa erretiratu egin zen, eta edizio zentsuratuta legez saltzen jarraitu zuen.

Clelanden literatur lan bakar batek ere ez zion onura handirik ekarri, eta horrek erresumin handia sortzen zion. Bizitzaren azken urtetan Deismoaren aldeko joera erakutsi zuen. 1763an hil aurretik, publikoki salatu zuen bere ama, ez ziolako babesik eman. 1798an, ezkongabe, hil zen eta Londresko St Margaret hilerrian lurperatu zuten.

Fanny Hill liburuaren 1910eko edizioa.
  • Memoirs of a Woman of Pleasure, edo, Fanny Hill (1749), 1750ean zentsuratuta.
  • Memoirs of a Coxcomb (1751)
  • Dictionary of Love (1753)
  • Titus Vespasian (1755) (estreinatu gabekoa)
  • The Ladies Subscription (1755) (estreinatu gabekoa)
  • Tombo-Chiqui, o The American Savage (1758) (estreinatu gabekoa)
  • The Surprises of Love (1764)
  • The Woman of Honour (1768)
  • The Illustrated Fanny Hill
  • Memoirs of an Oxford Scholar
  • The Memoirs of Maria Brown (Genuine Memoirs of the celebrated Miss Maria Brown)
  • The Way to Things by Words, and to Words by Things
  • Beste lan filologiko batzuk, poesia, itzulpenak, kazetaritza-artikuluak eta gutunak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Cleland, John (1748). Memoirs of a Woman of Pleasure, Or, Fanny Hill. Berlin Volk und Welt (1990). 1.or.
  2. Dictionary of National Biography. 12.liburuki, Smith, Elder & Co. 1887. 501.or.
  3. https://papers.ssrn.com/sol3/papers.cfm?abstract_id=2619825

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu