Jefferson Memorial
Jefferson Memorial da Thomas Jefferson, Estatu Batuetako hirugarren presidente izandakoaren omenezko oroitzapen-monumentu bat, Washingtonen dagoena. Estilo neoklasikoko eraikin bat da, John Russell Pope arkitektoak diseinatua, zeinak nabarmenarazi nahi izan baitzuen Jeffersonek estilo erromatarreko eraikinekiko zeukan zaletasuna; horregatik, Erromako Panteoian inspiratu zen, eta eraikina kupula ikusgarri batez hornitu zuen, lurraren mailatik 39 metroko altueraraino iristen dena. Nazioarteko estiloaren jarraitzaileek, alabaina, gogor kritikatu zuten diseinua.
| Jefferson Memorial | |
|---|---|
| Jefferson Memorial | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Barruti federal | Kolunbiako Barrutia |
| Ameriketako Estatu Batuetako hiri | |
| Ur-masa | Tidal Basin (en) |
| Koordenatuak | 38°52′53″N 77°02′12″W / 38.8814°N 77.0367°W |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1943 |
| Kudeatzailea | |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | John Russell Pope (en) |
| Materiala(k) | brontzea eta haitzurdina |
| Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
| Ondarea | |
| AEBko Leku Historikoa | 66000029 |
| Bisitariak urtean | 1.216.966 |
| Webgune ofiziala | |
Monumentuaren eraikuntza 1939an hasi eta 1943an burutu zen. Barnealdean, Jeffersonen brontzezko estatua bat dauka, 5,8 metroko altuera eta 4336 kiloko pisua duena, 1947an paratua (Rudulph Evans izan zen eskultorea).
