Jean Fernel
Jean François Fernel (Montdidier, Somme, Frantzia, 1497 – Paris, Frantzia, 1558ko apirilaren 26a) frantses astronomo, matematikari eta sendagilea izan zen.
| Jean Fernel | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Montdidier, 1497 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1558ko apirilaren 26a (51/52 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Parisko Medikuntza Eskola |
| Hizkuntzak | latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | astronomoa, matematikaria, medikua eta anatomista |

Biografia
aldatu
Antzinakoen (Eratostenes) metodoak erabiliz, meridianoaren graduaren luzera zehaztu nahi izan zuen, Eguzkiaren eguerdiko garaiera neurtuz eta Paris-Amiens arteko distantzia kalkulatuz.
Bere mendeko sendagile garrantzitsuenetako bat izan zen; fisiologiari buruzko lehen monografia modernoa egin zuen (De naturali parte medicinae, 1542). Poitiersko Diana sendatu ondoren, Henrike II.aren mediku izendatu zuten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.