I.O.I
Hego Koreako musika taldea
I.O.I (Hangul: 아이오아이), IOI eta Ideal of Idol izenez ere ezaguna, Hego Koreako neskez osatutako musika taldea izan zen, CJ E&M entretenimendu-enpresak sortua. Hainbat musika-etxetako 101 hautagai artean, honako hamaika abeslariekin osatu zuten taldea: Yoo Yeon-jung, Lim Na-young, Kang Mina, Kim Do-yeon, Jung Chae-yeon, Zhou Jieqiong, Kim So-hye, Kim Chung-ha, Choi Yoo-jung, Kim Se-jeong eta Jeon So-mi.
| I.O.I | |
|---|---|
![]() | |
| Datuak | |
| Jatorria | Seul |
| Musika mota | K-popa |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2016—IgandeaambUTCIgandea |
| Jung Chae-yeon Lim Na-young (en) Kim Se-jeong Chungha (en) Zhou Jieqiong (en) Kim So-hye Yoo Yeon-jung (en) Choi Yoo-jung Kang Mi-na Kim Do-yeon Jeon Somi | |
| Informazio gehigarria | |
| ymcent.com… | |
2016ko maiatzaren 4an egin zuen debuta Chrysalis izenburuko EParekin. Taldea 2017ko urtarrilaren amaieran banandu zen, azken kontzertuak urtarrilaren 20a eta 22a bitartean egin ziren Time Slip – I.O.I izenekoak izanik. Taldea desegitearekin batera, abeslariak euren agentziekin lanera itzuli ziren.
