Highveld
Highveld (afrikaansez: Hoëveld, "Eremu garaia") Hegoafrikako barnealdeko goi-ordokia da, 1400 eta 1800 metro arteko garaiera duena. Ekialdean Drakensberg mendigunea dauka, eta Karoo eta Kalahari mendebaldean.[1] Estatu Askea eta Gauteng probintziak ia osorik hartzen ditu, eta baita Lesothoren mendebaldeko bazterra eta Lurmutur Ekialdea, Lurmutur Iparraldea, Ipar-mendebaldea, Limpopo eta Mpumalanga probintzien zatiak ere. Bertan dago Johannesburg, herrialdeko hiri nagusia.
| Highveld | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ekoeskualdea |
| Azalera | 400.000 km² |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 26°12′13″S 28°02′43″E / 26.2036°S 28.0453°E |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Highveld grasslands. World Wildlife Fund, worldwildlife.org (kontsulta data: 2022-1-21).
Kanpo estekak
aldatu| Artikulu hau Hegoafrikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |