Herman Hollerith
Herman Hollerith (Buffalo, AEB, 1860ko otsailaren 29a - Washington, AEB, 1929ko azaroaren 17a) Estatu Batuetako asmatzailea izan zen.
| Herman Hollerith | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Buffalo, 1860ko otsailaren 29a (juliotar egutegia) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Washington, 1929ko azaroaren 17a (69 urte) |
| Hobiratze lekua | Oak Hill Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | City College of New York (en) Fu Foundation School of Engineering and Applied Science (en) |
| Hezkuntza-maila | meatze-ingeniaria |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | asmatzailea, enpresaburua, estatistikaria, matematikaria, informatikaria eta ingeniaria |
| Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua (1882 - 1884) United States Patent and Trademark Office (en) maquina de tabulacion (1896 - 1921) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Influentziak | John Shaw Billings |
Biografia
aldatuGerora konputagailu elektronikoa izango zenaren aitzindari izan zen taulak egiteko makina bat asmatu zuen.
Ikasketak bukatu bezain laster, 1880an, Estatu Batuetako errolda egiteko lanetan hasi zen. Hamar urtez errolda-lanak automatizatzeko ahaleginetan aritu zen. 1890eko errolda lantzen hasterako, prestatua zuen orri zulatuak irakurri edo orriak zulatzeko makina elektriko bat, zuloen kokapenaren arabera kodetutako estatistika-datuak gorde eta lantzeko. Makina horrek arrakasta handia izan zuen Estatu Batuetan eta Europan, estatistika-lanetarako bereziki.
1896an kalkulu-makinak egiteko enpresa bat sortu zuen New Yorken, gerora, beste enpresa batzuekin bat eginik IBM (International Business Machines Corporation) izango zena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.