Giuseppina Projetto
Giuseppina Projetto, Frau alarguna (La Maddalena, Italia, 1902ko maiatzaren 30a – Montelupo Fiorentino, Italia, 2018ko uztailaren 6a) italiar ehun urtedun emakumea, 116 urte eta 37 egun bizi izan zena. 1902. urtean jaiotako azken pertsona izan zen hiltzen.
| Giuseppina Projetto | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | La Maddalena, 1902ko maiatzaren 30a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Montelupo Fiorentino |
| Heriotza | Montelupo Fiorentino, 2018ko uztailaren 6a (116 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
Hil zen unean, munduan bizi zen bigarren pertsona zaharrena zen Chiyo Miyako japoniarraren atzetik, 16 egun geroago hil zena, eta Italian jaiotako hirugarren pertsona zaharrena (seigarrena Europan), Emma Morano eta Marie-Josephine Gaudetteren ondoren. Italiako zaharrena izan zen 2017ko uztailaren 13an, Marie-Josephine Gaudette hil ostean eta Europako zaharrena 2017ko abenduaren 15ean, Ana María Vela Rubio espainiar jostuna hil ostean.
Bizitza
aldatuFamilia
aldatuLa Maddalena udalerrian jaio zen, baina jatorriz siziliarra zen: bere amaren aldeko aitona Siziliatik etorria zen Giuseppe Garibaldiren espedizioarekin bizitzera. Aita, Cicillo Projetto, jatorriz Sciacca-koa zen, eta Sardinian soldadukan egon zen garaian ezagutu zuen ama.[1][2]
Gurasoak hil ostean, barnetegi batean sartu zuten, eta bertan bizi izan zen lau ahizpekin, adina bete zuen arte. 1946. urtean Giuseppe Frau-rekin ezkondu zen, hiru seme-alaba zituen alargun batekin. Semeetako batek Montelupo Fiorentinora jarraitu zion, lan-kontuengatik lekuz aldatu zen eta. Bere semea 39 urterekin hil zen Donoratico hondartzan, igerilari batzuk itotzetik salbatzen saiatu zenean. Giuseppina Projetto, errainarekin eta bilobekin batera, Montelupoko etxean bizitzen jarraitu zuen.[3][4][5][3][4]
Heriotza
aldatu2018ko uztailaren 6an hil zen, arrazoi naturalengatik, Montelupo Fiorentinon zuen etxean. Bera hil ostean, Maria Giuseppa Robucciri izan zen Italiako eta Europako zaharrena.[6]
Adin errekorrak
aldatu- 1902. urtean jaiotako azken pertsona izan zen hiltzen.
- 2017ko uztailaren 13an, Italiako pertsona zaharrena
- 2017ko abenduaren 15ean, Europak pertsona zaharrena
- 2018ko uztailaren 6an hil zenean, Italian jaiotako hirugarren pertsona zaharrena.
- 2018ko uztailaren 6an hil zenean, Europan jaiotako seigarrena pertsona zaharrena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ L’ultracentenaria più vecchia della Toscana risiede a Montelupo Fiorentino. Comune di Montelupo Fiorentino 30 maggio 2014.
- ↑ Claudio Ronchi. (4 dicembre 2013). «La Maddalena. Ha 111 anni, è maddalenina, è la terza centenaria ex aequo d’Italia e la più anziana della Sardegna» Gallura Informazione.
- 1 2 Viola Centi. (21 maggio 2016). Nonna toscana. Corriere Fiorentino.
- 1 2 L’ultracentenaria più vecchia della Toscana risiede a Montelupo Fiorentino. Comune di Montelupo Fiorentino 30 maggio 2014.
- ↑ Claudio Ronchi. (4 dicembre 2013). «La Maddalena. Ha 111 anni, è maddalenina, è la terza centenaria ex aequo d’Italia e la più anziana della Sardegna» Gallura Informazione.
- ↑ È morta la nonna d'Europa: Pina Projetto da Montelupo aveva 116 anni - gonews.it. 6 luglio 2018.