Ghada Waly
Ghada Fathi Waly (Egipto, 1966 [1] ) politikaria eta diplomatikoa da. 2020an, Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoaren (ingelesez, UNODC) zuzendari nagusi izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi António Guterresek.[2] Nazio Batuetako idazkari nagusiaren ondokoa da.
| Ghada Waly | |||||
|---|---|---|---|---|---|
![]() (2024) | |||||
2020 -
2014ko otsaila - 2019ko azaroaren 24a | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | 1966 (59/60 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera ingelesa frantsesa gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | funtzionarioa eta politikaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
| Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea Droga eta Delituen Aurkako Nazio Batuen Bulegoa | ||||
Bizitza
aldatuColoradoko Estatuko Unibertsitatean ikasia (AEB), Humanitateetan, Nazioarteko Garapenean eta Proiektuen Kudeaketan ditu ikasketak, bai eta Mikrofinantzetan ere, Boulderko Unibertsitatearen eskutik. Hainbat hizkuntza hitz egiten ditu: arabiera, ingelesa, frantsesa eta gaztelania.[2]
2014ko martxotik eta 2019ko abendua arte, Egiptoko Gizarte Elkartasuneko ministroa izan zen.[2] Gizarte Justiziako Ministerio arteko Batzordearen koordinatzailea ere izan zen; eta, 2014tik 2019ra, Arabiar Ligako Gizarte Gaietako Ministro Arabiarren Kontseilu Betearazlearen buru. Gizarte eta Kriminologia Ikerketarako Zentro Nazionalaren, Drogen eta Mendekotasunen Kontrolerako Funts Nazionalaren eta Gizarte Aseguruaren Agintaritza Nazionalaren batzordeetako buru izan zen.[3] Bestelako karguak ere baditu, hala nola, GIB/HIESari buruzko Nazio Batuen Programa Bateratuaren (ONUSIDA) Erakunde Babesleen Batzordeko kide berezia (2020tik)[4] eta Nazioarteko Genero Txapeldunetako (CIG) kidea (2020tik aurrera).[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Egypt's Minister Ghada Wali to be executive director of UN Office on Drugs and Crime. Ahram Online (kontsulta data: 2025-06-18).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Secretary-General Appoints Ghada Fathi Waly of Egypt Executive Director, United Nations Office on Drugs and Crime | Meetings Coverage and Press Releases» www.un.org (kontsulta data: 2020-01-21).
- ↑ (Ingelesez) «Executive Director of the United Nations Office on Drugs and Crime and Director-General of the United Nations Office at Vienna | United Nations Secretary-General» www.un.org (kontsulta data: 2022-06-17).
- ↑ Leadership Joint United Nations Programme on HIV/AIDS (UNAIDS).
- ↑ Members International Gender Champions (IGC).
