Frank Patterson

irlandar tenorea (1938–2000)

Frank Patterson (Clonmel, Irlanda, 1938ko urriaren 5a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2000ko ekainaren 10a) irlandar tenor ospetsua izan zen. Bere ospea nazioarteko mailan zabaldu zen, John McCormack eta Josef Locke mailako abeslarien tradizioa jarraituz. Urrezko, platinozko eta zilarrezko diska ugari jaso zituen.[1] Musika klasikoari eta irlandar tradizionalari eskainia, Patterson irlandar folklorearen ikono bihurtu zen Estatu Batuetan. «Irlandako urrezko tenorea» izengoitia jaso zuen. Bere karrerak Etxe Zurian, Estatu Batuetako Kapitolioan eta Londresko Royal Albert Hallen abestera eraman zuen, besteak beste, Ronald Reagan, Bill Clinton eta Joan Paulo II.aren aurrean.[2]

Frank Patterson

Bizitza
JaiotzaClonmel, 1938ko urriaren 5a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaNew York, 2000ko ekainaren 10a (61 urte)
Hobiratze lekuaSaint Patrick's Cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
mélodie (en) Itzuli
oratorioa
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaRCA Records
Philips
Philips Classics Records (en) Itzuli

IMDB: nm0666208 Musicbrainz: 24d53d8b-5a33-4e84-9593-c3298119efc2 Discogs: 694980 Find a Grave: 10184 Edit the value on Wikidata

Tenore gisa, bakarkako ibilbide handia egin zuen, eta hogeita hamar album baino gehiago grabatu zituen, behin salmenta kopuruari dagokionez Luciano Pavarotti gaindituz. Londresko Orkestra Sinfonikoarekin eta Parisko Orkestrarekin ere lan egin zuen, besteak beste.

Irlandako Raidió Teilifís Éireann irratian programa bat aurkeztera iritsi zen Patterson, eta antzerkian eta zineman ere parte hartu zuen. Zineman, Bartell D'Arcy tenorearen papera egin zuen John Hustonen azken lanean, The Dead.[3]

New Yorkeko Memorial Sloan Kettering Cancer Centeren hil zen, 61 urte zituelarik.

Zineman

aldatu

Pattersonek film desberdinetan lan egin zuen:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu