Fiddler on the Roof (filma)
Fiddler on the Roof (euskaraz: «Biolinjolea Teilatuan») 1971ko Norman Jewison kanadar zinema zuzendariaren musikal film bat da. 1964ko Broadwayko Fiddler on the Roof musikalean oinarritua dago, hau era berean, Sholem Aleichem idazlearen Tevye esne-saltzailea pertsonaiaren kontakizunetan oinarrituta zegoelarik. Bertan, Chaim Topol, Norma Crane, Leonard Frey, Molly Picon eta Paul Mann aktoreek antzeztu zuten.
Filmak hiru Oscar Sari irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria. Hiru Urrezko Globo ere irabazi zituen.
Film honetako If I Were a Rich Man ("Aberatsa Banintzateke") abestia mundu osoan oso ezaguna egin zen.
Sinopsia
aldatu1905. urtea Ukraina. Tevy esne-saltzailea (Chaim Topol) juduak eta ortodoxoak elkarrekin bizi diren Anatevka herrixkan bizi da. Tevy pozik bizi da, emaztea eta bost alaba ezkongairekin batera. Arratsalde batez, esne banaketan dabilela Perchick gaztea ezagutuko du (Paul Michael Glaser), ideia iraultzaileak dituen Kiev hiriko ikaslea. Biak adiskide egin eta Tevyk bere alabetako bati heziketa ematearen truk etxean ostatu eta jana eskeiniko dizkio. Aldi beran, Lazar Wolf (Paul Mann), harakin zakarra alargundu berri da eta Teyveri alaba zaharrena bere emaztegai izan dadin eskatuko dio.
Aktoreak
aldatu| Aktorea | Pertsonaia |
|---|---|
| Chaim Topol | Tevye |
| Norma Crane | Golde |
| Leonard Frey | Motel Kamzoil |
| Molly Picon | Yente |
| Paul Mann | Lazar Wolf |
| Rosalind Harris | Tzeitel |
| Michele Marsh | Hodel |
| Neva Small | Chava |
| Paul Michael Glaser | Perchik |
| Ray Lovelock | Fyedka |
| Elaine Edwards | Shprintze |
| Candy Bonstein | Bielke |
| Shimen Ruskin | Mordcha |
| Zvee Scooler | Errabinoa |
| Louis Zorich | Constable |
| Dave Peralta | Sasha |