Ever Given urre-klaseko kontainer-ontzi bat da, munduko itsasontzi handienetako bat. Shoei Kisen Kaisha da bere jabea[1], Imabari Shipbuildingen filial bat. Evergreen Marinek kudeatzen du eta Panamako bandera darama[2]. 2021ean Suezko kanalean istripua izan zuen, kanala guztiz itxi zuena.

Ever Given
Fabrikazioa
FabrikatzaileaImabari Shipbuilding (en) Itzuli
Historia
Hondartzea2021eko martxoaren 23a - 2021eko martxoaren 29a
Gila jartzea 2015eko abenduaren 25a
Uretaratzea 2018ko maiatzaren 9a
Barkua amaitua 2018ko irailaren 25a
Itsasontzi-talka 2019ko otsailaren 9a
KudeatzaileaEvergreen Marine (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaPanama
JabeaShoei Kisen (en) Itzuli -
Ezaugarriak
Dimentsioak15,7 (zingoa) × 59 (zabalera) × 399,94 (luzera) m
Erruna58,8 m
Zingoa15,7 m
Masa265.876 t
Tona gordinak219.079
Tona garbiak99.155
Abiadura22,8 kn
Edukiera25 Tripulazio
Identifikazioa
IMO zenbakia9811000
Dei-kodeaH3RC

Ezaugarriak

aldatu

Munduko itsasontzi luzeenetako bat da, 399,94 metrorekin. 58,8 metroko erruna du eta 15,7 metroko zingoa[3]. 219.079 tona bruto pisatzen ditu. 20.124 TEU garraia ditzake[4].

Suezko Kanalaren blokeoa

aldatu

Ever Given merkatal ontziak 2021eko martxoaren 27an, Suezko Kanala blokeatu zuen, eta mundu mailako logistika blokeoa eragin. Enpresa taiwandar baten ontzi erraldoiak albo bat jo zuen Egiptoko kanal estrategiko hartan, eta alderik alde itxi zuen bidea. Sei egun behar izan zituzten bidea irekitzeko. Blokeo horrek merkantzien bidalketa-katea eten eta kaosa eragin zuen munduko logistika kateetan, hornikuntza arazoak ekarrita.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Suez Canal Snarled by Giant Ship Choking Key Trade Route» Bloomberg.com 2021-03-23 (kontsulta data: 2021-03-25).
  2. (Ingelesez) «Giant ship blocking Suez canal partially refloated» the Guardian 2021-03-24 (kontsulta data: 2021-03-25).
  3. «ABS: American Bureau of Shipping» www.eagle.org (kontsulta data: 2021-03-25).
  4. «ShipmentLink - Vessel Particulars» www.shipmentlink.com (kontsulta data: 2021-03-25).
  5. «Gaurko egunez: Suezko Kanala blokeatu zuen merkatal ontzi batek eta mundu mailako logistika blokeoa eragin» Argia (kontsulta data: 2026-03-27).

Kanpo estekak

aldatu