Errinozero
Errinozeroa (Rhinocerotidae, grezieratik: errino, "sudurra" eta kera, "adarra") perisodaktiloen taldeko ugaztunen espezie multzo bat da. Bost espezie baino ez dira egun, bi Afrikan eta hiru Asiako hegoaldean: Sumatrakoa, Javakoa eta Indiakoa (azken biek adar bakara dute). Horietatik hiru espezie galtzeko arrisku larrian daude: Indiako errinozeroa arriskuan dago eta errinozero zuria ere laster egon liteke, 17.500 bat ale baino ez baitaude.
| Errinozero | |
|---|---|
| Eozeno-gaur egun | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Perissodactyla |
| Familia | Rhinocerotidae Gray, 1820
|
| Azpibanaketa | |
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | adarkizko, rhinoceros horn (en) |
Errinozeroak handiak dira tamainaz, munduan dauden ugaztun handienen artean. Espezie guztiak tona bat baino gehiagokoak izan daitezke. Belarjaleak dira eta, babesteko, larru gogorra eta sendoa dute. Burmuina txikia da erlatiboki (400-600 gramo artean). Adar handia dute aurrealdean, sari preziatua ehiztarientzat, beste antilopeak ez bezala keratinaz (ile eta azkazalaren substantzia bera) eginda baitago. Usaimen bikainekoa da (sudurreko ehuna burmuina bera baino astunagoa da), entzumen ona dute eta hirurogei urte iraun dezakete. Bakartiak eta lurralde finkokoak dira.