Erango

Nafarroa Behereko udalerria

Erango[a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 49,4 kilometrora. Altuera 12 eta 142 metro artekoa da, eta 5,30 km²-ko azalera hartzen du. 187 biztanle zituen 2023ko urtarrilaren 1a. urtean. biztanle zituen.

Erango
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Arancou
Auzapeza
(2020-2026)
Alexandre Bordes
(independente)
Posta kodea31070
INSEE kodea64031
Herritarraerangoar
Kokapena
Koordenatuak43°26′37″N 1°03′03″W / 43.4436°N 1.0508°W / 43.4436; -1.0508
Azalera5,30 km2
Garaiera12-142 metro
Distantzia49,4 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria168 (2018:  4)
Dentsitatea35,28 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,33
Ugalkortasuna[1] 91,07
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,46 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,7 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 11,83 (2010)
Erabilera% 0,8 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneawww.arancou.fr

Erango Xarnegu Herriko herri tradizional txiki bat da, non gaskoiar eta euskal kulturaren eraginak nahasten diren, historian zehar Gaskoiniako probintziakoa izan baitzen, nahiz eta jatorrian eta gaur egun nafarra izan. Udalerriko lehen giza aztarnak Paleolito garaikoak dira (17 000tik 10 000 urte atzera), Bourrouilla haitzuloan aurkitutakoak. Zohotatik datorren Lauhiraze ibaiak zeharkatzen du. Lurraldearen zatirik handiena laua da, eta jarduera nagusia nekazaritza da.

Bertako biztanleak erangoarrak dira.

Erango beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Aranchoen (1100)
  • Aranque (1119)
  • Arancoe (1200)
  • Aranquein (1246)
  • Arancoeyn (1305)
  • Aranquoeu (1328)
  • Arancoenh (1360)
  • Arrancoeynh (1372)
  • Arenchu (1400)
  • Aranco (1584)
  • Errangua (1823)
  • Arancou (1863)
  • Errango (1961)
  • Erango (1978)
  • Erango (2003)

Etimologia

aldatu

Jean-Baptiste Orpustanentzat, Erango "haran" euskaratik dator, baina bi aukera proposatzen ditu: (h)aran + goien > arangoi > arango (goialdeko harana) edo (h)aran + -ko + gain > arankoain > arankoin > aranko (haran txikiko gaina). Gaskoiz /g/ soinua isilarazteak berez oso hurbil dauden /g/ eta /k/ soinuak trukatzen laguntzen du. Hori Euskal Herriko beste leku batzuetan ere gertatzen da (gaztelu / kastillu, gurutze / kurutz...).

Bénédicte Boyrie-Féniék Orpustanen lana osatzen du adieraziz hasierako a- "a' protetiko" batekin nahastu zutela (Arrotxapea edo Arrokiaga kasuen bezala), XVIII. mendeko ohiko fenomenoa, eta horregatik batzuetan -r- eta beste batzuetan -r- agertzen da.

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Biduze ibaiaren eta Paueko ibaiaren ibaiadar bana igarotzen dira udalerritik.

Udalerri mugakideak

aldatu

Udalerria mugakidea da Bearnorekin ekialdean.

Etxeak eta Auzoak

aldatu
  • Aranbide
  • Arnauchaus
  • Bachocq
  • Le Bayle
  • Bergerata
  • Camou
  • Sabai
  • Condéranne
  • Duc
  • Garaiko Borda
  • Lacoste
  • Lacrouts
  • Lagoubette
  • Laraillet
  • Larraldote
  • Lastaillades
  • Lauga
  • Lespiauc
  • Le Long
  • Loustalet
  • Mongette
  • Mouliot
  • San Martin
  • Saussa

Historia

aldatu

1973ko urtarrilaren 1ean, Burgue, Erango eta Erreiti herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko. 1977ko azaroaren 15ean, Erango berriz bihurtu zen independente. Dena dela, Burgue eta Erreitik baturik jarraitzen dute gaur egun.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
336 353 358 357 378 379 334 378 366
185618611866187218761881188618911896
331 316 310 285 306 289 263 260 265
190119061911192119261931193619461954
270 275 256 239 238 224 228 205 211
196219681975198219901999200920142020
192 145 124 122 122 108 120 - -

Oharra: 2004ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da.

Ekonomia

aldatu

Udalerriko ekonomia laborantzan oinarriturik dagoen arren, kareharriaren ustiapenerako harrobi bat badago.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • XVII eta XVIII. mendeko hainbat etxe eta baserri
  • Donejakue Bidean kokaturiko XIII. mendeko Jasokundearen eliza. Portale gotiko ederra du eta elizari itsatsita garbilekua ere badago.

Oharrak

aldatu
  1. /eʁ̞ánɣ̞ò/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Erango - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu