Double Dragon
Double Dragon (euskaraz Herensuge Bikoitz, japonieraz 双截龍, Daburu Doragon), 1987ko Technōs Japan japoniar bideo-joko konpainiaren arkade joko bat da, Beat 'em up (Jipoitu hitzak) generokoa. Ipar Amerika eta Europan Taito japoniar konpainiak banatu zuen.
| Double Dragon | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 1987 |
| Izenburua | ダブルドラゴン |
| Jatorrizko herrialdea | Japonia |
| Argitaletxea | Taito (en) |
| Banatze bidea | deskarga digitala |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | beat 'em upa |
| Joko-modua | lankidetzan jokatzeko modua |
| Euskarria | Game Boy Advance, Atari 2600, Atari 7800, ZX Spectrum, DOS, Amstrad CPC, Mega Drive, Commodore 64, Amiga, Nintendo Entertainment System, Hitachi 6309 (en) |
| Telesaila | Double Dragon (en) |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Yoshihisa Kishimoto (en) |
| Diseinatzailea | Yoshihisa Kishimoto (en) |
| Garatzailea | Technōs Japan Corporation (en) |
| Fikzioa | |
| Fikzio-unibertsoa | Double Dragon universe (en) |
Argitaratu bezain azkar sekulako arrakasta izan zuen, 1980ko hamarkadaren amaieraldeko arkade makina aretoetako bideo-joko gogokoenetakoa bilakatuz, etxebizitzetako ordenagailu eta bideo-joko kontsoletara ere jauzi egin zuen. Ondorioz, hainbat jarraipen izan zituen: Double Dragon II: The Revenge (1988), Double Dragon 3: The Rosetta Stone (1990), Super Double Dragon (1992), Battletoads & Double Dragon: The Ultimate Team (1993), Double Dragon V: The Shadow Falls (1994), Double Dragon (Neo-Geo) (1995), Double Dragon Advance (2003), Double Dragon Neon (2012) eta Double Dragon IV (2017).
Batzuk Renegade (1986) arkade bideo-jokoaren ondorengo espiritualtzat jotzen dute.