Doom 3
Doom 3 2004ko id Software estatubatuar enpresak garatutako ekintza bideo-joko bat da, shooter motakoa.
Sinopsia
aldatu2145. urtea da, Union Aerospace Corporation (UAC) hazi egin da, garaiko korporaziorik handiena bihurtzeraino, eta ikerketa instalazio batzuk eraiki ditu Marten. Planeta horretan, UACk hainbat arlotan garatu ditu ikerketa batzuk, besteak beste, armagintzako teknologia aurreratuaren garapenean, ikerketa biologikoan, teleportazioan eta espazio-esplorazioan. Instalazioak Marten daudenez, UACk bere eragiketak legetik kanpo eta eztabaida moraletatik urrun egin ditzake.