Dapsona
Dapsona edo 4,4'-diaminodifenil sulfona konposatu organikoa da C12H12N2O2S formula duena, sulfonen klasekoa eta antibiotikoen multzokoa. Solido kristalino zuria da. Disolbagaitza da uretan, baina disolbagarria etanoletan, metanoletan eta azetonatan. Narritagarria da[1].
| Dapsona | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C12H12N2O2S |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| MolView | 3D eredua |
| Mota | sulfona |
| Ezaugarriak | |
| Fusio-puntua | 177 ℃ |
| Masa molekularra | 248,061949 Da |
| Erabilera | |
| Konposatu aktiboa | Aczone (en) |
| Tratatzen du | dermatitis herpetiformis (en) |
| Haurdunaldia | Australian pregnancy category B2 (en) |
| Rola | anti-infective agent (en) |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | MQJKPEGWNLWLTK-UHFFFAOYSA-N |
| CAS zenbakia | 80-08-0 |
| ChemSpider | 2849 |
| PubChem | 2955 |
| Reaxys | 788055 |
| Gmelin | 4325 |
| ChEMBL | CHEMBL1043 |
| ZVG | 490097 |
| EC zenbakia | 201-248-4 |
| ECHA | 100.001.136 |
| MeSH | D003622 |
| RxNorm | 3108 |
| Human Metabolome Database | HMDB0014395 |
| UNII | 8W5C518302 |
| NDF-RT | N0000147467 |
| KEGG | C07666 eta D00592 |
Sintesia
aldatuDapsona sintetizatzeko hainbat metodo deskribatzen dira literaturan. Adibidez, bentzenoa azido sulfurikoarekin kondentsatzen da difenil sulfona emateko zein ohiko nitrazio-prozesuren bidez 4,4'- dinitro deribatu bihurtzen den. Azkenik eztainua eta azido klorhidrikoa baliatuz erreduzitzen da dapsona erdiesteko[2].
Erabilera
aldatuIndustrian dapsona epoxi erretxina ontzeko usatzen da[3].
Bestetik bere ezaugarri antibiotikoak medio botika moduan baliatzen da legenarra, lupus erythematosusa eta dermatitis herpetiformisa besteak beste[3]. Espainian Sulfona markarekin merkaturatzen da[4]. Frantzian Disulone markarekin merkaturatzen da[5]. Pilula moduan hartzen da.
Dapsona Munduko Osasun Erakundearen Funtseko sendagaien zerrendan dago[6].
Albo-ondorioak
aldatuDapsonaren albo-ondorio ohikoenak hauek dira: anemia hemolitikoa, bizkarreko, hanketako eta esofago mina, nekea, sukarra, botagura, zorabioa, dermatitisa eta zefalea[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Dapsone» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ Troy, D.B. (Ed). (2005). Remmington The Science and Practice of Pharmacy. 21 st Edition. Lippincott Williams & Williams, 1662 or..
- 1 2 «Dapsone - Hazardous Agents | Haz-Map» haz-map.com (kontsulta data: 2026-03-18).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Spain, Vidal Vademecum. «Vademecum: Scientia semper tecum | Conocimiento Farmacológico y Apoyo a la Decisión Clínica» Vademecum.es (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ Dapsone. Vidal.
- ↑ (Ingelesez) Organization, World Health. (2019-07-08). World Health Organization Model List of Essential Medicines: 21st list 2019. (kontsulta data: 2026-03-18).