Daisy Bates
Daisy Bates (Hutting, AEB, 1914ko azaroaren 11 – Litle Rock, AEB, 1999ko azaroaren 4a) eskubide zibilen aldeko ekintzaile estatubatuarra izan zen, 1957ko Little Rock-en Integrazio Krisian paper garrantzitsua izan zuen ekintzailea, editorea, kazetaria, irakaslea eta hizlaria.
| Daisy Bates | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Daisy Lee Gatson, Дэйзи Ли Гатсон |
| Jaiotza | Huttig, 1914ko azaroaren 11 |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Daisy Bates House (en) |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Heriotza | Little Rock, 1999ko azaroaren 4a (84 urte) |
| Hobiratze lekua | Haven of Rest Cemetery (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | L. C. Bates (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Shorter College |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, aktibista, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Haurtzaroa
aldatuDaisy Bates 1914ko azaroaren 11n jaio zen, Hezekiah Gatson eta Millie Riley izan ziren bere gurasoak . Arkansas hegoaldean hazi zen Huttig herri zerrategi txikian. Hezekiah Gatson-ek familiaren alde egin zuen, bertako errota batean egurrezko sailkatzailea (Aztertu zura korapiloetarako, zuloetarako, arrakaletarako eta beste akats batzuetarako, eta sailkatu lehortzeko, ebakitzeko edo birfabrikatzeko) gisa lan eginez. Bere ama Millie Riley Daisy haurra zela hil zuten, eta neskatoak bere amaren hurbileko lagunen zaintza jaso zuen: Orlee Smith, Lehen Mundu Gerrako beteranoa, eta bere emazte Susie Smith. Bere aita Hezekiah-ek abandonatu egin zuen, eta Daisyk ez zuen sekula berriro ikusi.[1] The Death of My Mother [nire amaren hilketa] filmean, [2]Bates-ek kontatu zuen zortzi urte zituela ikasi zuela bere ama bortxatu eta hil zutela bertako hiru gizon zurik, eta bere gorpua urmael batera bota zutela, non beranduago aurkitu zuten.[3]
Amaren hilketagatik inor ez zutela auzipetu jakiteak Daisyren haserrea eragin zuen bidegabekeriagatik.[4] Bere adopziozko aitak, Orlee Smith-ek, esan zion hiltzaileak ez zituztela inoiz aurkitu eta poliziak interes gutxi erakutsi zuela kasuarekin. Daisy-k mendekua nahi zuen. Gero idatzi zuen:[5] "Nire bizitzak orain helburu sekretoa zuen - gauza beldurgarri hauek amari egin zizkioten gizonak aurkitu." Denboraz bere amaren hiltzaile bat identifikatu zuen. Komisaria baten, gizon gazte zuri bateren begiradarekin topo egin zuen eta nahastean zegoela konturatu zen. Elkarreragina hauen ondoren, Daisy sarritan joaten zen gizon mozkorra gutxiesteko bere begiekin soilik. Gizon gazteak gero Daisy erregutu zion, "Jaungoikoaren izenean utz nazazu bakean." Hil arte edan zuen eta gero kalexka baten aurkitu zuten.
Jende zuria gorrotatzen hasi zen. Kezkaz eta itxaropenez, bere aitatzakoak heriotza unean aholkua eman zion:"Gorrotoarekin beterik zaude. Gorrotoak suntsitu ahal zaitu, Daisy. Ez gorrotatu jende zuria bakarrik zuriak direlako. Gorrotoa sentitzen baduzu, zerbaitetarako balio izan dezala. Guk hegoaldean bizi dugun umiliazioen menpekotasuna gorrotatu. Hegoaldean dugun diskriminazioa gorrotatu. Gizon eta emakume beltz guztiek sufritzen duten diskriminazioa. Guri zepa zuriak jaurtitutako irainak gorrotu - eta orduan ahalegindu zaitez zerbait egiten, edo bestela zure gorrotoak ez du ezertarako balioko."
Bates-ek esan zuen inoiz ez zuela hori ahaztu. Berak uste zuen memoria horrek eskubide zibilen auzian zuen lidergo indarra babesten zuela.
Daisy bere ama biologikoaren heriotzaren eraginpean egon baino lehen, sarritan Beatrice-rekin jolasten zen, bere adinaren inguruko neskato zuri batekin. Txanponak partitzen zituzten, gozokitarako eta ondo konpontzen ziren.
Bates-en haurtzaroan, Huttig-eko eskola publiko segregatuetara joan zen, eta bertatik bertara ikasi zituen ikasle beltzek zituzten egoera txarrak.[6] Orlee Smith, Bates nerabea zela hil zen, amarekin utzita. Bates-ek biziki estimatu zuen bere aita, eta senarrarekin ezkondu zela suposatu zuen, aitarekin antzeko ezaugarriak zituelako. Bates-ek lausengu handia zuen gizonarentzat, ezin baitzuen "une batez gogoratu, aitari deitu nion gizon honek ez zidan ia heldu baten moduan hitz egiten". Daisy-k harreman latza zuen amarekin, haien (aita - alaba) harremanaren aurkakoa. Susie Smith-ek Daisy zigortu zuen, "askotan trabatuta, etxekotuta, kommutatuta egoten zen, eta izkinan zutik jarri zen". Orlee Smith hil ondoren ere, biek erorikoa izan zuten.
Daisy-k 17 urte zituen Lucius Christopher Bates aseguru-saltzailearekin ateratzen hasi zenean. Hark ere egunkarietan lan egin zuen, hegoaldean eta mendebaldean. Daisy-k 15 urte besterik ez zituen lehen aldiz elkar ezagutu zutenean, eta Lucius, Kassandra Crawford-ekin ezkonduta zegoen oraindik.[7] Lucius 1941ean dibortziatu zen bere lehen emaztearengandik, Little Rock-era joan eta Arkansas State Press (Arkansas-ko Prentsa Estatala) hasi baino lehen. Daisy eta L.C. Bates 1942ko martxoaren 4an ezkondu ziren.[3]
1952an, Daisy Bates NAACP-ren [The National Association for the Advancement of Colored People (NAACP) AEBetako eskubide zibilen erakundea, 1909an sortua, afroamerikarrentzako justizia sustatzeko arraza arteko ahalegin gisa] adarretako Arkansasko Konferentziako presidente hautatu zuten.
Arkansas State Press
aldatuLittle Rock-era joan ondoren, Bates-tarrek haien amets bati ekitea erabaki zuten, egunkari baten jabetzari. Elizaren argitalpen batena zen inprimategi bat alokatu eta Arkansas-ko Prentsa Estatala inauguratu zuten, estatu osoko asterokoa. Lehen zenbakia 1941eko maiatzaren 9an agertu zen.
Arkansas-ko estatu-prentsa promozio-kazetaritzaz arduratu zen nagusiki, eta garaiko beste argitalpen afroamerikar modelu legez egin zen, Chicago Defender and The Crisis (Chicago-ko defendatzailea eta Krisia) , besteak beste. Eskubide zibilei buruzko istorioak askotan azalean zabaldu ziren, egunkariaren gainerako zatiak beltz Arkansas-tarrekin lorpenak agerian utzi zituzten beste istorio batzuez beteta zeudela. Argazkiak ere ugari zeuden egunkarian zehar.[8]
Dokumentua eskubide zibilen aldeko ahots gogorra bihurtu zen, baita nazio mailan mugimendu aitortua sortu aurretik ere. Ondoren, Daisy Bates astekariko argitaratzaileetako bat bezala aitortua izan zen.
NAACPeko Arkansas-ko Estatu Konferentziako presidente ohi gisa, Bates-ek sakonki parte hartu zuen ekintza desegregatuetan. 1954an AEBetako Gorte Gorenak Brown - Board of Education auzian hartutako erabakiak eskola segregatu guztiak legez kanpokotzat jo bazituen ere, Arkansas-ko eskolek uko egin zioten ikasle afroamerikarrak inskribatzeari. Bates eta bere senarra egoerari aurre egiten saiatu ziren bere egunkarian. Arkansas-ko estatu prentsa NAACPren eskola publiko integratuaren ekitaldien aldeko sutsua bihurtu zen. Estatuko Prentsak editorializatu zuen: "Uste dugu ikuspegi egokia arraza beltzeko liderrentzat izango zela, ez aho klabedoreentzat, osaba Tomsentzat, edo ehotzeko apelatzaileentzat, eskolako zuzendariekin bildu eta aholkuak emateko". Desegregazio akademikoaren politikari dagokionez, Estatuko Prentsak berehalakotasun espiritua landu zuen herritar afroamerikar eta zurien bihotzetan. Ikuspegi gradualak ez bezala, egunkari honek Arkansas-eko hezkuntza sisteman berehalako erreforma nahi zuen nagusiki. Arkansas-eko estatu prentsak jakinarazi zuenez, NAACP zen antolatzaile nagusia protesta ekitaldi horietan, eta egunkariak ere eragin nazionala zabaltzeko joera zuen, Little Rock-en hezkuntza ekitaldietan jende gehiago sartzea ahalbidetzeko.
Orval Faubus gobernadoreak eta haren aldekoek Bigarren Hezkuntza Zentralaren desegregazioa sinbolikoari ere uko egiten zioten bitartean, editorial hau agertu zen azalean: "Egunkari hauen iritzia da Beltzaren Amerikara leialtzeak behartu duen atzerritar bataila zelaietan etsaien aurka odola isurtzea, eskubide konstituzionalak gordetako, ez dagola prest bakea eta harmoniaren eskubideak sakrifatzeko etxean." Bere bizitzan zehar, Arkansas-eko prentsa estatalak estatu barruan gertatzen ziren albiste sozial guztiak estali zituen. Eskoletan arrazak txertatzearen aldeko zale amorratua zen, eta bere babesa sakonki zabaldu zuen bere orrietan. 1957an, Little Rock-en Segregazio Krisian zehar izan zuen posizio indartsua zela eta, iragarle zuriek beste boikot bat mantendu zuten egunkaria zigortzeko segregazioa babesteagatik. Boikot horrek finantzazioa etetea lortu zuen, zuzenean eta NAACPren bulego nazionaleko iragarkien bidez eta herrialde osoko aldekoen iragarkien bidez etorri zen dirua izan ezik. Hala eta guztiz ere, estatuko prentsak ezin izan zion eutsi eta azken alea 1959ko urriaren 29an argitaratu zen.[8]
NAACPen parte hartzea
aldatuDaisy Bates berehala batu zen NAACPeko tokiko adarrera, Little Rockera aldatzean. Elkarrizketa batean azaldu du berak erakundearekin izan duen historia, eta bere "amets guztiak erakunde horri lotuta" zeudela.[4] Aita NAACPeko kidea zen urte asko lehenago, eta erakundera zergatik batu zen galdetuta kontatu du. Aitak irakurtzeko literatura ekarriko zuela esan zuen, eta bere helburuetatik ikasi ondoren, berak ere lanari ekitea erabaki zuen.
Elkarrizketa berean galdetu zitzaionean ea bera eta erakundea zer aldatzera bideratuta zeuden, Bates-ek "sistema madarikatu osoa" erantzun zuen.[4] Hala ere, Brown-Hezkuntza Batzordea erabakiaren ondoren hasi zen batez ere hezkuntzan zentratzen.
Bates Arkansas-eko Sukurtsalen Biltzarreko presidente bihurtu zen 1952an, 38 urte zituela. Jardunean egon zen eta 1970era arte NAACPeko Batzar Nazionalean egon zen. NAACPen zuen posizioa zela eta, Bates-en bizitza pertsonala mehatxatua izan zen denboraren zati handi batean. Bere autobiografian, Bates-ek Arkansas-en NAACPeko presidente gisa izandako bizitza komentatu zuen: " NAACPren Estatuko Sukurtsalen Biltzarreko presidentea legez eta Arkansas-ko integrazio mugimenduko lider publikoa gisa, ni "tratu bereziagatik" nabarmendu nuen. Bi gurutz sutan erre egin eben gure jabetzan. Lehenengoa sei oindun (1'82metro) egitura bat gasolinaz bustita, gure aurreko lorategian sartu zuten ilundu eta jarraian. Gurutzean beheko aldean "AFRIKARA BUELTATU! KKK" idatzita. Bigarren gurutzea gure etxe aurrearen kontra kolokatu zuten, piztuta, eta su garrak hasi ziren hartzen. Eskerrak, sua auzoko batek ikusi zuela eta itzali genuela kalte larriak egin orduko."
Little Rock-en integrazio krisia
aldatuBates eta bere senarra Little Rock hiriburuko komunitate afroamerikarreko figura garrantzitsuak izan ziren. Tokiko egunkari beltz bat argitaratu zuten, Arkansas-ko Estatuko Prentsa, Gorte Gorenaren desegregazio epaien urraketak zabaldu zituena.
Little Rock eskolen desagregazio plana hiru fasetan aplikatu behar zen, goi eta bigarren mailako eskoletatik hasita, eta soilik goi eta bigarren mailako eskolen integrazio arrakastatsuaren ondoren sartuko ziren lehen mailako eskolak. Bi urteren ondoren eta oraindik aurrerapenik gabe, Little Rock Eskola Barrutiaren aurkako demanda aurkeztu zen 1956an. Eskola batzordeak 1957ko irailetik aurrera eskolak osatzeko agindua eman zuen auzitegiak. "Little Rock-en arimaren aldeko borroka hasia zen, eta Bates indartsu sartu zen". [hitzordua da]
Hezkuntzan eta eskola-integrazioan duen parte-hartze eta dedikazio handiaren jakitun, Daisy izan zen aukeratutako agentea. Bederatzi ikasle beltzak Goi Mailako Ikastegira joateko hautatu zituztenean, Bates andrea haiekin egongo zen bidearen urrats bakoitzean.
NAACPek Arkansas-en duen adarreko buru gisa, Bates-ek gidatu eta aholkatu zituen bederatzi ikasleak, Little Rock Nine izenarekin ezagunak, 1957an Little Rock-eko Bigarren Hezkuntzako Eskolan izena ematen saiatu zirenean, lehen guztiz zuria zen erakunde batean. Ikasleek izena emateko egin zituzten saiakerek liskarra eragin zuten Orval Faubus gobernadorearekin, eta honek Guardia Nazionalari deitu zion, sartzea saihesteko. Guardiak bakarrik utzi zien ikasle zuriei eskolako atea pasatzen. Bederatzi ikasleetatik zortziri etxera itzultzeko eskatu zieten. Elizabeth Eckford ikasleak ez zuen Daisy Batesen mezurik jaso aurreko gauean, eta eskolatik kanpoko horda zuri batek artatu zuen, goiz hartan beste zortzi ikasleak aurkitzen saiatzen ari ziren bitartean. Jendetzak ikasle beltzak hiltzeko mehatxua egin zuen; hordako kideek aktibistak ez ezik, historia estaltzera etorri ziren iparraldeko kazetariak ere jazarri zituzten.
Bates-ek bere antolakuntza-trebetasunak erabili zituen bederatzi ikasleak Goi Central High-era sartzeko modu bat planeatzeko. Ministroek haurrak eskolan eskolatzea proposatu zuen, bi haurren aurrean eta bi atzean. Berak pentsatu zuen haurrak fisikoki babesten laguntzeaz gain, ministroek eurekin joateak "segregazioaren gotorlekuaren aurkako sinbolo boteretsu gisa balioko zuela". Bates-ek eskolan izena eman zuten bederatziei laguntzeko zereginarekin jarraitu zuen. Behin baino gehiagotan hitz egin zuen gurasoekin egun osoan zehar, gertatzen ari zena bazekitela ziurtatzeko. Guraso eta irakasleen antolakuntzan sartu zen, eskolan ikasle matrikulaturik ez zuen arren. Iraunkorra zen, eta konturatu zen egoera menderatu beharra zuela arrakasta izateko.

Bates funtsezko figura izan zen Eskubide Zibilen Mugimenduaren une erabakigarri horretan. Osro Cobb, Arkansas-ko Ekialdeko Barrutirako Estatu Batuetako Fiskala, berari buruz ari da bere txostenetan, beraz: "...Daisy Bates andrea eta bere ardurapekoak eskolara heldu ziren. Erraztasun ikaragarriekin, albo ate batetik onartu zituzten. Segunduak geroago, ikasle zuri emakume batek igo zen lehenengo solairuko lehiora eta "niggers" -ekin (beltzekin era iraingarrian) bera ez joiala eskolara. Hala ere, Central High School-eko pandemonioak eskola ixtea lehenengo desegregazio egun hartan eta jendetza sakabanatu zen. A.E.Betako Presidentea Dwight D. Eisenhower esku hartu zuen Arkansas-eko Goardia Nazionala federalizatuz eta 101. aireko dibisio militarra bialduz Little Rock-era agindu judizialak betetzen zirela ziurtatzeko. Tropak ordena mantendu zuten eta desegregazioa aurrera jarraitu zuen. 1958-1959ko ikasturtean, hala ere, eskola publikoak itxi egin ziren Little Rock-en desegregazioa atzera botatzeko beste saiakera batean. Sasoi hori Arkansas-en "Urte Galdua" bezala ezagutzen da.
Eskubide Zibilen Mugimenduan Bates-en paper garrantzitsu bat Little Rock Nine-ren (Little Rock-eko Bederatzi) abokatutza eta tutoretza izan zen. Bates-en etxea mugarri historiko nazionala bihurtu zen 2002an, eskolen desegregazioan izan zuen paperagatik.[9] Bere etxea The Little Rock Nine-ren babesleku izan zen. Segregazioa nola burutuko zen planifikatzea eta bete beharreko helburuak mugimenduan zehar bere egitekoaren zati garrantzitsu bat ziren eta, espezifikoki, etxea eskubide zibilen defentsa lortzen laguntzeko modu bat zen. Haren etxea ere leku ofiziala zen Little Rock Nine-rentzat eskola aurretik eta ondoren, egunero. Bere etxea biltzeko toki ofiziala zenez, indarkeria gune bihurtu zen eta askotan segregazioaren aldekoek kaltetu zuten.
Bates andrearen iraunkortasunak eta Little Rock-eko Bederatziak urte nahasietan Hegoaldetik mezu indartsu bat bidali zuten, desegregazioak funtzionatu zuela eta "Jim Crow" ren arraza segregazioaren menpeko tradizioak ez zela onartuko gehiago Amerikako Estatu Batuetan
1998an, Bates-eko bozeramaile batek adierazi zuen Bates errudun sentitu zela, Elizabeth Eckford dama gazteetako bati ez ziolako jakinarazi Bigarren Hezkuntza Zentralerako sarrera atzeratzen ari zirela. Haurraren familiak ez zuen telefonorik, eta aita ez zen lanetik itzuli goizaldeko 3rak arte. Eckford-ek ez zekien gurasoek lagundu behar ziotenik, eta ez zekien goiz hartan beste ikasle beltz batzuekin elkartu behar zuenik ere. Ondorioz, Eckfordek jendetzako talde bat berak bakarrik aurkitu zuen, Grace Lorch erreportari atsegin batek handik atera zuen eta autobus geltokira gidatu zuenean. Aurreko gauean, Bates lo geratu zen familiari mezua eman ahal izan baino lehen, eta neskatoa bere lehen egunera bakarrik joaten saiatu zen eskola segregatuan. Bates-ek ikasle beltzek ikasle zurien hezkuntza-maila bera jasotzea nahi zuen, baina, horrez gain, bere lana ere nahi zuen, arraza guztiek hezkuntza-kalitate bera izan zezaten.
Little Rock Hiriko Kontseiluak aginduak eman zizkion Little Rock-eko poliziaburuari Bates eta NAACPeko beste figura batzuk atxilotzeko; berak eta tokiko adarreko presidenteak borondatez eman zuten beren burua. Erregistro publikorako NAACPeko kideei buruzko informaziorik ez ematea leporatu zieten, hiriko ordenantza bat urratuz. Bates-i isun bat egotzi bazion ere epaileak, NAACPko abokatuek apelatu egin zuten, eta azkenean AEBetako Auzitegi Gorenean inbertsio bat irabazi zuten. Antzeko kasu batean, auzitegi gorenak ebatzi zuen Alabama-ko estatuak ezin zuela behartu NAACP bere kideen zerrenda estatu mailako funtzionarioei ematera.
Batesekin egindako elkarrizketa batean, Little Rock-en krisian egin zuen ekarpenik garrantzitsuena hau izan zela dio: " hain zuzen ere neska-mutilak Central-en sartu zirela ... eta han geratu zirela urte osoan. Horrek lehen itxita egon ziren ate asko zabaldu zituen Beltzei, zalantza barik holako iraultza bat aurrera egin zuelako lehenengo aldiz zelako. Eta neska-mutilek fisikamente mindu gabe." Martin Luther King Jr.-ek telegrama bat bidali zuen 1957ko irailean Central High School eta Little Rock Nine-ren krisiari buruz. King-en helburua Bates "indarkeriarik gabeko modu bati zorrotz atxikitzera" animatzea zen, nahiz eta "izututa, harrikatuta eta jendetza bihozgabeek mehatxatuta" egon. Berak ziurtatu zion: "Mundu mailako iritzia zurekin dago. Milioika estatubatuar zuriren kontzientzia morala zurekin dago". King 1958ko maiatzean gonbidatu zuten Bates-ekoek, AM&N Arkansas-ko Unibertsitatearen hasieran hitz egin zuenean. Hasi eta gutxira, King-ek Daisy Bates-i eskatu zion Emakumeen Eguneko hizlaria izan zedila Dexter Avenue-ko Eliza Bataiatzailean urte horren amaieran, urrian. Eliza bataiatzailean hizlari izateko hautatu zuten urte berean, King-en Hegoaldeko Lidergo Kristauaren Konferentziako (SCLC) batzorde exekutiborako ere hautatu zuten.
Bates-ek Little Rock-eko Krisian parte hartu zutenean, bere egunkariak publizitaterako zituen diru-sarrerak galdu egin ziren, eta 1959an itxi egin behar izan zuten. 1960an, Daisy Bates New York -era joan zen bizitzera eta bere memoria idatzi zuen, The Long Shadow of Little Rock,[Little Rock-eko Itzal Luzea] 1988ko Liburu Sari Nazional bat irabazi zuena.
Krisi honek bertako erakundeen eragina erakutsi zuen, eta Bates-en ekintzak funtzionatu zuen gobernua NAACP bezala erakundearekiko erreakzioa izaten hasi zelako. Arkansas-ko Little Rock Nine krisiaren ondoren, hiriak ordenantzak atera zituen erakunde guztiek beren kideen zerrendak zabal zitzaten, NAACP bezala. Amerikako Eskubide Zibilen Entziklopediak zera erregistratzen du: " Potter Stewart epailearen iritsiz, Epaitegiak, adierazpen-askatasunaren barnean elkartze-askatasuna barne zegoela adierazpen helburuentzat, sustatu zuen. Askatsun hau, Epaitegiaren ustez, urratu egin zuten herriko gobernuko ofizialak NAACPren kidetza zerrendak lortzeko saiakerakin."
Geroagoko bizitza
aldatuBates gero Washington D.C.-ra joan zen eta Batzorde Nazional Demokratikoarentzat lan egin zuen. AEBetako presidentearen administrazioan ere parte hartu zuen. Lyndon Baines Johnson pobreziaren aurkako programetan lanean. 1965ean, garuneko isuri bat izan zuen eta Little Rock-era itzuli zen.
1968an, Arkansas ekialdeko Desha konderriko Mitchellville nekazal komunitate beltzera joan zen bizitzera. Auzotarren bizimodua hobetzen kontzentratu zen, autolaguntza programa bat ezarriz, estolderia sistema berrien, kale zolatuen, ur sistema baten eta zentro komunitario baten arduraduna zena.
Bates-ek Arkansas-ko Prentsa Estatala berpiztu zuen 1984an, L. C. Bates, bere senarra, 1980an hil ondoren. Urte berean, Fayetteville-ko Arkansas Unibertsitateak Legeetako Ohorezko Doktore titulua eman zion.
1986an, Arkansas Press-eko Unibertsitateak The Long Shadow of Little Rock berrargitaratu zuen, American Book Award [Estatubatuar Liburu Saria] irabazteko berrinprimatutako lehen edizioa bihurtu zena. Eleanor Roosevelt lehen dama ohiak Bates-en autobiografiarako sarrera idatzi zuen. Hurrengo urtean egunkaria saldu zuen, baina aholkulari lanetan jarraitu zuen. Little Rock-ek, agian, azken omenaldia egin zion, ez bakarrik Bates-i, baita aro berriari ere. Izan ere, Daisy Bates lehen hezkuntzako eskola ireki zuen, eta otsaileko hirugarren astelehenean George Washington-en urtebetetzea eta Daisy Gatson Bates -ren Eguna estatuko jai ofiziala bihurtu zen.[9]
Bates garun-hodietako gaixotasunaren ondorioz hil zen, Little Rock-en, 1999ko azaroaren 4an, 84 urte zituela.
Sharon La Cruise zinemagileak Bates-i buruzko dokumentala ekoitzi eta zuzendu zuen.Daisy Bates: First Lady of Little Rock (Daisy Bates: Little Rock-eko lehen dama) 2012ko otsailaren 2an estreinatu zen, PBS-enIndependent Lens )Leiar independenteen) seriearen parte gisa.
2014ko maiatzean, Rutgers-eko Unibertsitateak historiako doktoretza eman zion John Lewis Adams-i, Time For a Showdown [Konfrontaziorako momentua] hitzaldiagatik. Biografia horrek Bates eta bere senarraren gorakada kontatzen du, eta aktibismo beltzean izan zuen eragina 1950eko hamarkadan. 2024ko maiatzean, Bates irudikatzen duen estatua bat AEBetako Kapitolioaren Estatuagintza Nazionalaren Bildumaren barruan jarri zen, saloian Arkansas irudikatzeko dauden bi estatua bailiran.[10]
Memoriak
aldatuBates-en memoriak, The Long Shadow of Little Rock: A Memoir, 1962an argitaratua, eskubide zibilen aktibista gisa izandako esperientziak kontatzen ditu, Little Rock-en (Arkansas) Bigarren Hezkuntza Zentralaren segregazioa deuseztatzeko garaian. 1957an eskola osatu zuten bederatzi ikasle afroamerikarrek osatutako Little Rock Nine taldearen lehen eskuko kontakizuna eskaintzen du liburuak, baita Bates-en zeregina ere, aholkulari eta defendatzaile gisa. Segregazionistek aurre egin zioten erresistentzia bizia, integrazio krisiaren inguruko asaldura politikoa, eta Bates-en bizitza pertsonal eta profesionalean izan zuen eragina azaltzen ditu. Liburuaren bidez, Bates-ek ikasleen kemena eta ekitaldiak eskubide zibilen mugimenduan zuen eragin orokortua atzematen du.
Oroimenak gorespen kritiko orokorra jaso zuen, arrazaren injustiziaren deskribapen haustezinagatik eta berdintasunaren aldeko borrokan egindako sakrifizio pertsonaletan egindako enfasiagatik. 1988an, hasierako argitalpenetik bi hamarkada baino gehiagora, The Long Shadow of Little Rock-en argitalpen berrinprimatu bati Liburuaren Sari Amerikarraren Aipu Berezia eman zioten, Estatu Batuetako historian eta literaturan duen esanahi iraunkorragatik.[11] Ordutik, eskubide zibilen mugimendua eta integrazioaren aldeko borrokaren konplexutasunak ulertzeko funtsezko lehen iturritzat jo dute liburua.
Ohoreak eta sariak
aldatu- Urteko emakume izendatu zuen 1957an Emakume Beltzen Kontseilu Nazionalak
- Baterako hartzailea, 1958ko Spingarn Dominaren Little Rock Nine-arekin batera
- 1988ko American Book Saria
- Arkansas-eko Batzar Nagusiaren gorespena
- Zuzenbide Graduko Ohorezko Medikua, Arkansasko Unibertsitatea, 1984
- 100 Emakume Beltzen Koalizio Nazionalaren Candace Saria, 1984[12]
- Filadelfiako Kotiloi Elkarteko Maltako Diamantezko Gurutzea
- Delta Sigma Theta-ko ohorezko kidea
- Arkansas-ek "George Washingtonen urtebetetzea eta Daisy Gatson Batesen eguna" izenarekin ezarri du otsaileko hirugarren astelehena, estatuko festa ofiziala.
- Daisy L. Gatson Bates Drive, lehen 14th Street zena, Little Rock Central High School-eko iparralderantz korritzen dena, beraren omenez berrizendatu zuten.
- Bere jaioterrian Huttig-en, Daisy L. Gatson Bates Street dago
- Little Rock-en Daisy Bates eskola primarioa izendatu dute haren omenez.
- Little Rock-eko Charles Blake estatu afroamerikarreko ordezkariak zuzentzen du Daisy Bates Opor Batzordea.[13]
- Kongresuko Urrezko Domina, Bill Clinton presidenteak eta The Little Rock Nine taldeko beste kide batzuek hil ostean emandakoa, 1999ko azaroan.
- 2019ko apirilaren 11n, Gov. Asa Hutchinson-ek Daisy Bates eta Johnny Cash abeslaria Estatu Batuetako Kapitolioko Estatuaria Nazionala Bilduman Arkansas Estatuaren bi ordezkari bezala izendatzen dituen lege proiektua sinatu zuen.[14] Batesen estatua 2024ko maiatzaren 8an errebelatu zen ofizialki Kapitolioan.[15]
Ikus, gainera
aldatu- Daisy Bates House, Little Rock-eko monumentu historiko nazionala, Arkansas
- Eskubide zibilen liderren zerrenda
Erreferentziak
aldatu- ↑ Martin, Douglas. (4 Nov 1999). «Daisy Bates, Civil Rights Leader, Dies at 84» The New York Times.
- ↑ Bates, Daisy. «The Death of My Mother» ChickenBones: A Journal.
- 1 2 McCaskill, Barbara. «Bates, Daisy (1914–1999), civil rights activist, newspaper founder and publisher» American National Biography (Oxford University Press).
- 1 2 3 (Ingelesez) Bates, Daisy. «Oral History Interview with Daisy Bates, October 11, 1976. Interview G-0009. Southern Oral History Program Collection (#4007): Electronic Edition. Leading the Fight for Integration in Little Rock, Arkansas» docsouth.unc.edu (kontsulta data: 2025-01-12).
- ↑ Reed, Linda. (1996). «The Legacy of Daisy Bates» The Arkansas Historical Quarterly 26 (5): 616–628..
- ↑ Daisy Bates – Biography & Facts. .
- ↑ (Ingelesez) Meeting Ms. Daisy. 30 April 2018.
- 1 2 Stockley, Grif. Arkansas State Press. The Encyclopedia of Arkansas History & Culture.
- 1 2 (Ingelesez) «Daisy Bates (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (kontsulta data: 2025-01-12).
- ↑ Cowan, Richard. (May 8, 2024). «Civil rights leader Daisy Bates honored with statue at US Capitol» Reuters.
- ↑ (Ingelesez) «Crusader for Civil Rights: An Exhibit Celebrating the Life of Daisy Bates» University of Arkansas Libraries.
- ↑ «Candace Award Recipients 1982–1990, Page 1» National Coalition of 100 Black Women.
- ↑ Charles Blake. arkansashouse.org.
- ↑ Daisy Bates, Johnny Cash statues headed to U.S. Capitol. 11 April 2019.
- ↑ Cowan, Richard. «Civil rights leader Daisy Bates honored with statue at US Capitol» Reuters.
Irakurketa gehigarria
aldatu- Bartley, Numan V."Looking Back at Little Rock." "Little Rock-i begira". Arkansas Historikoa Hiruhilekoa 25.2 (1966): 101–116. online
- Bates, Daisy. "The long shadow of Little Rock: A memoir" "Little Rocken itzal luzea: Memoria bat "(University of Arkansas Press, 2007), lehen mailako iturria.
- Calloway, Carolyn et al. "Daisy Bates and the Little Rock School Crisis: Forging the Way". "Daisy Bates eta Little Rock-eko eskola krisia: Bidea forjatuz" Journal of Black Studies (1996) 5#26: 616–628. doi:10.1177/002193479602600507. S2CID 145431981.
- Fradin, Judith Bloom eta Dennis B. Fradin."The power of one: Daisy Bates and the little Rock Nine" "Baten boterea: Daisy Bates eta Little Rock Nine" (Houghton Mifflin Harcourt, 2004).
- Kirk, John A."Daisy Bates, the National Association for the Advancement of Colored People, and the 1957 Little Rock School Crisis: A Gendered Perspective." "Daisy Bates, Koloreko Pertsonen Aurrerapenerako Elkarte Nazionala, eta 1957ko Little Rock Eskolaren Krisia: genero ikuspegia". in Gender in the Civil Rights Movement - Generoa Eskubide Zibilen Mugimenduan (Routledge, 2014) pp. 17–40.
- Kirk, John A., eta Minnijean Brown Trickey. "Beyond Little Rock: The origins and legacies of the Central High crisis " Little Rock-etik harago: Goi Krisi Zentralaren jatorri eta legatuak (University of Arkansas Press, 2007).
- Reed, Linda (1996). "The Legacy of Daisy Bates". "Daisy Batesen ondarea". Arkansas Historical Quarterly 26 (5): 616–628. 7. JSTOR 2784887.
- Stockley, Grif. Daisy Bates: "Civil Rights Crusader from Arkansas" Arkansasko Eskubide Zibilen Gurutzatzailea (2012).
Kanpo estekak
aldatu- Daisy Bates Papers University of Arkansas, Special Collections Department, MC 582 Bere paperak
- Caselaw: Bates v Little Rock Legezko kasua: Bates - Little Rock
- Oral History Interview with Daisy Bates from Oral Histories of the American South Ahozko Historioa - Daisy Batesekin elkarrizketa
- "Daisy Gatson Bates", Encyclopedia of Arkansas History & Culture entry. Historia eta kultura sarrera
- Norwood, Arlisha. "Daisy Bates". National Women's History Museum. 2017. Emakume Nazionalaren Historia Museoa