DEI
Diversity, equity, and inclusion (ingelesez, aniztasuna, berdintasuna eta inklusioa) hitzen siglaz osatutako terminoa da DEI, Ameriketako Estatu Batuetako hizkera soziopolitikoan eta ekonomikoan 21. mendean txertatu den terminoa da. Erakunde jakin bateko antolamendu-egitura edo politika adierazten du, erakunde horretako pertsona guztiek bidezkoa den tratua jaso dezaten, eta antolamenduan guztien parte-hartzea sustatzea du helburu, batez ere, identitate edo desgaitasun arrazoiengatik historikoki baztertuta edo diskriminatuta egon diren taldeena.[1] DEI ingurune edo politika bat instituzionalizatu nahi dituen erakundearentzat, hiru nozio horiek (aniztasuna, berdintasuna eta inklusioa) elkarrekin "estu lotutako hiru balio" ordezkatzen dituzte teorikoki.[2]

DEI esperientziak prestakuntza korporatiboko modu gisa ezagunak dira neurri handi batean: formakuntza antolatu hiru irizpideak zabaltzeko; baina erakunde mota askoren barruan inplementazio formalago batera iristen da, eta ez bakarrik enpresa munduan, baita ere arlo akademikoan, eskolakoan eta ospitaletan adibidez.[3][4]
Hiru kontzeptuak
aldatuAniztasunak esan nahi du, DEI politikak dituen erakunde batean, aniztasuna dagoela erakundearen langilegoan, identitateari dagokionez. Zentzu sozio-politikoan ulertzen da identitatea, eta hor artzen dira generoa, etnia, orientazio sexuala, ezgaitasuna, adina, kultura, klasea, erlijioa edo iritzi aniztasuna.[5][6]
Ekitatea edo berdintasuna justiziaren kontzeptuari dagokio[6], eta nolabait diskriminazio positiboaren praktikari ere bai, zeina AEBetan eta DEI politiken kontestuan "affirmative action" terminoarekin izendatzen duten. DEI politikak aplikatzen dituen erakundean, gizarte-desberdintasunen ikuspegia presente dago erabakiak hartzeko orduan, eta baliabideak esleitzen ahal zaizkie, erabaki-katean, "historikoki ahulak izan diren taldeei". Talde ikuspegiaz gain, "pertsona baten inguruabar bakarrak kontuan hartuz, pertsona horrenganamo tratua doitu daiteke, emaitza izan dadun berdintasuna guztien artean".
Azkenik, inklusioak esan nahi du erakunde-kultura bat sortu behar dela, eta esperientzia praktiko bat lanean, non "langile guztiek sentituko baitute beren ahotsak entzungo direla", eta baita pertenentzia- eta integrazio-sentimendu bat.
Ohikoa da hiru siglei beste laugarren bat gehitzea zenbait dokumentu eta politika-ezarpenetan: DEIA, non A den Accessibility, irisgarritasuna, erakunde jakin baten zerbitzu eta egoitzak pertsona guztientzat irisgarri izan behar direlako zihurtatzea.[7]
Kontrako ikuspegiak
aldatu2020ko hamarkadan, DEI ahaleginek eta politikek kritikak eragin dituzte AEBetan. Beren eraginkottasuna kritikatu da, eta adierazpen-askatasunean eta askatasun akademikoan duen eragina ere kritikatu da, arrazoi politiko edo filosofikoak ekarriz eztabaidara. Gainera, "DEI" terminoa gutxiengoen kontrako irain ere bihurtu da kontestu batzuetan.[8][9] 2024an, Baltimoren zubi bat erori zenean istripu larri batean, azpiegituretan izandako inbertsio eskasa DEI politiketan inbertitzen delako izan dela esan zuten batzuek; eta Baltimoreko alkatea krisia kudeatzeko ezgauza zela esateko "DEI alkate" ere esan zioten: beltza izanik Brandon Scott, hura alkatetzara iristearen meritua soilik DEI politika baten ondorioa balitz bezala.[10]
AEBetan zabaldu den beste salaketa-termino gutxiespeneko bat da "DEI hire" esamoldea (euskaraz, "DEI kontratazioa"). Gutxiengo bateko norbait iritsi izendatzen badute postu batera edo kontratatu badute, "DEI kontratazioa" izan delako mezua zabaltzen da, bere identitateak determinatu duelakoan bere balioa lanerako, ez bere meritu edo gaitasunak.[11]
2025ko urtarrilean, Donald Trump berriz presidente bihurtu bezperatan, zenbait korporazio handik DEI programak ezabatu dituzte, horien artean Amazon,[12] McDonalds, Walmart eta Meta.[13] Azken honen kasuan, genero-dibertsitatean beste urrats atzerakoi batzuk iragartzearekin batera, Facebook eta Instagrameko mezuetan LGTBIQ+ taldeen kontrako irain batzuen zilegitasuna berrezarriz, edo trans eta ez-bitarren irudikapen batzuk kenduz interfaze aukeretatik.[14] Apple enpresan, garai bertsuan, DEI politikak kentzeko eskaria egin zuen talde batek, akziodunen batzarrera begira, baina zuzendaritzak neurri horren kontra egin zuen.[15]
Trumpen 2025eko politika berrien barruan ere, woke kultura gisa definitzen denaren kontrako neurrietan, aginteko lehen eguneko aginduen artean sartu zuen bat espefizikoki arbuiatuz eta atzera botaz DEI neurriak organo federaletan ezarritakoak. "Aniztasun, berdintasun eta inklusioa (DEI) sartu izanak gure erakundeetan usteldu egin ditu erakunde hauek; eta ordezkartu egin dute lan gogorra, merezmendua eta berdintasuna, lehenespenezko hierarkia zatikatzaile eta arriskutsu batekin". Aurreko legealdian DEI inspirazioa zituzten neurri batzuk atzera bota zituen agindu horretan, adibidez, Joe Biden aurreko presidenteak 2021ean sinatutako 13985 eta 13988 agindu exekutiboak: "Gobernu Federalean komunitate azpigaratuak babesteko eta arraza-berdintasuna sustatzeko" eta "genero identitatean eta sexu-joeran oinarritutako bazterkeria borrokatzekoak", hain zuzen.[16]
DEI politiken kontrako diskurtsoa areagotu zuen Donald Trumpek egun gutxiren buruan 2025eko urtarrilaren 30eko Potomac ibaiko hegazkin istripuaren ondoren, presidenteak DEI politikak jo baitzituen ezbeharraren kausatzat.[17]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Diversity, equity, and inclusion» artikulutik itzulia izan da, 2025-01-11 data duen 1268678243 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-01-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) «'DEI' – on Dictionary.com» dictionary.com.
- ↑ What is diversity, equity, and inclusion?. McKinsey & Company 17 August 2022.
- ↑ Grubbs, Vanessa. (2020-07-23). «Diversity, Equity, and Inclusion That Matter» New England Journal of Medicine 383 (4): e25. doi:. PMID 32649073..
- ↑ Rosenkranz, Kari M.; Arora, Tania K.; Termuhlen, Paula M.; Stain, Steven C.; Misra, Subhasis; Dent, Daniel; Nfonsam, Valentine. (July 2021). «Diversity, Equity and Inclusion in Medicine: Why It Matters and How do We Achieve It?» Journal of Surgical Education 78 (4): 1058–1065. doi:. PMID 33279427..
- ↑ What is diversity, equity, and inclusion?. McKinsey & Company 17 August 2022.
- 1 2 Alfonseca, Kiara. (10 February 2023). DEI: What does it mean and what is its purpose?. ABC News.
- ↑ (Ingelesez) «Diversity, Equity, Inclusion, Accessibility | FAQ | Sustainable Business Network and Consultancy | BSR» www.bsr.org (kontsulta data: 2025-02-03).
- ↑ (Ingelesez) Rahman, Khaleda. (2024-03-30). «Is DEI a racial slur? Rise in term outrages Black Americans» Newsweek.
- ↑ (Ingelesez) Warfield, Rafiel Deon. (2024-08-01). «The Right Is Trying to Turn 'DEI' Into a Slur. Don't Let Them.» Slate ISSN 1091-2339..
- ↑ (Ingelesez) Saul, Jennifer. (2024-04-23). «Why the term ‘DEI’ is being weaponized as a racist dog whistle» The Conversation (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Harmeling, Susan. (2024-07-26). «What Might It Mean When Critics Call Someone A DEI Hire?» Forbes (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2025-01-10). «Amazon dials back DEI programs ahead of Trump inauguration» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Walker, Adria R.. (2025-01-10). «Meta terminates its DEI programs days before Trump inauguration» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Isaac, Mike; Frenkel, Sheera; Conger, Kate. (2025-01-10). «Inside Mark Zuckerberg’s Sprint to Remake Meta for the Trump Era» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Chance. (2025-01-10). «Apple opposes investor calls to end its DEI efforts: 'We strive to create a culture of belonging'» 9to5Mac (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Ingle, Davis. (2025-01-20). «Initial Rescissions Of Harmful Executive Orders And Actions» The White House (kontsulta data: 2025-01-21).
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Trump rails against DEI after DC plane crash, but it doesn't apply to air traffic controllers» ABC News (kontsulta data: 2025-01-31).