Cuddalore
Cuddalore edo Kadalur Indiako portu-hiri garrantzitsua da, Tamil Nadu estatuko industria pisutsuaren egoitzetako bat. Cuddalore barrutiko hiriburua da. Chennairen hegoaldean dago, eta Britainiar Rajaren garaian portu nagusietako bat zen. Azken zentsuaren arabera 173.676 biztanle zituen.
| Cuddalore | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Indiako estatua | Tamil Nadu |
| Indiako barruti | Cuddalore barrutia |
| Posta kodea | 607001 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 11°45′N 79°45′E / 11.75°N 79.75°E |
| Altitudea | 0 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 173.676 (2011) |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 4142 |
| Ordu eremua | UTC+05:30 |
| municipality.tn.gov.in… | |
Hiria noiz sortu zen ez dago argi, baina Pallava dinastiaren eta Txola Inperioaren garaian jada agertzen da. Txolen desagerpenarekin hainbat dinastien eskutik pasa zen, eta azkenean Frantzia eta Britainiaren esku geratu zen. Zazpi Urteko Gerran Cuddaloreko gudua bertan izan zen, 1758an, Frantziaren eta Erresuma Batuaren artean. 2004ko Indiako Ozeanoko lurrikaran tsunamiak 572 hildako eragin zituen bertan.