Colette Besson
Colette Besson (Saint-Georges-de-Didonne, 1946ko apirilaren 7a - Angoulins, 2005eko abuztuaren 9a) frantziar korrikalaria izan zen, 200, 400 eta 800 metroko lasterketetan aditua.
| Colette Besson | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Colette Henriette Besson | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Saint-Georges-de-Didonne, 1946ko apirilaren 7a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza | Angoulins, 2005eko abuztuaren 9a (59 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | distantzia erdiko korrikalaria, abiadura-lasterkaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Pisua | 58 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 169 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
1968an izugarrizko arrakasta izan zuen Mexikoko Olinpiar Jokoetan 400 metroko lasterketa irabazi zuenean, Lilian Board britainiarra garaitu baitzuen. 1969an Europako txapelketan (Atenas) Nicole Duclosi utzi behar izan zion garaipena; hala ere, bi korrikalariek denbora bera egin zuten, 51,7 segundo, munduko errekorra hain zuzen ere.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-5-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
