Coburg[1], Alemaniako hiri bat da, Bavaria estatuko Frankonia Garaia eskualdean dagoena. Bavariako iparraldeko mugan koaturik dago eta 41076 biztanle zituen 2010eko azken erroldaren arabera.

Coburg
European City (en) Itzuli
Administrazioa
Antzinako herrialdea Alemaniar Inperioa
Antzinako herrialdea Bavariako Erresuma
Gobernu-eskualdeFrankonia Garaia
AlkateaNorbert Tessmer (en) Itzuli
Posta kodea96450
Udalerri kodea09463000
Geografia
Koordenatuak50°15′31″N 10°57′28″E / 50.2585°N 10.9579°E / 50.2585; 10.9579
Map
Azalera48,29 km²
Altitudea292 m
MugakideakCoburg (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria42.139 (2023ko abenduaren 31)
alt_left 21.523 (%51,1) (%48,9) 20.616 alt_right
Dentsitatea873 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia09561
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakWight, Oudenaarde, Niort, Cobourg (en) Itzuli, Gais eta Garden City
MatrikulaCO
coburg.de

Historia

aldatu

Coburgen lehenengo aipamena 1056 urtekoa bada ere, jakina da aurretik Trufalistat izeneko asentamendua izan zela. 1353an Wettin etxearen esku gelditu zen eta ordutik aurrera Saxonia-Turingia hirien arteko bat izan zen. 1596an Saxo-Coburg dukerriaren hiriburu bihurtu zen. 1530an Habsburgotarren Dieta Coburgeko gazteluan zen bitartean Martin Lutherrek dukearen aurrean azaltzeko baimena eskatu zuen, baina honek ez zuen bera hartu nahi izan eta erantzunaren zain egon zen sei hilabeteetan Biblia alemanera itzultzen aritu zen gazteluan.

Azkenengo dukeak 1920an abdikatu zuenean Coburgeko biztanleek erreferendumean Bavarian sartzea erabaki zuten. 1929an Alemania guztian alkate nazia izan zuen lehen herria bihurtu zen, gehiengo osoz lortu zuen garaipena gainera. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Mendebaldeko Alemanian gelditu zen.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Coburgeko gaztelua (Veste Coburg): Alemaniako gaztelurik handienetakoa da. XI mendeko kapera baten inguruan hasi ziren eraikitzen 1225ean. XIX mendean erabat berreraiki behar izan zen.
  • Ehrenburg jauregia (Schloss Ehrenburg): 1543an eraiki zuen Coburgeko dukeak aurretik frantziskotar monasterioa zegoen lekuan. 1690an suak erre zuen jauregiaren iparraldea eta estilo barrokoan berreraiki zen.

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Demografia

aldatu
Biztanleriaren tamainaUrtea20.00025.00030.00035.00040.00045.00050.0001920194019601980200020202040CoburgBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Kanpo estekak

aldatu