CoBrA

arte mugimendua

Cobra edo CoBrA mugimendu artistiko europarra izan zen, 1948an Parisen sortua eta 1951n desegina. 1948ko azaroaren 8an artista sortzaileek, Parisko Notre-Dame kafetegian, Christian Dotremontek idatzitako La Cause était entendue manifestua sinatu zuten.[1]

CoBrA taldekide batzuk.
Elefantea, Karel Appelen eskultura, 2011.
CoBrAko kide Karel Appel Rotterdamgo E55 Manifestaziorako mural bat egiten.

Taldea arazo desberdinengatik desegin zen: barne eztabaidaeta lehiengatik, eta Asger Jorn eta Christian Dotremont kideen osasun txarragatik. Izena «Kopenhage, Brusela, Amsterdam» izenen akronimoa da, hau da, mugimenduaren sortzaileen jatorrizko hiriak. Mugimenduak CoBrA izeneko bere aldizkariaren hamar zenbaki argitaratu zituen, bestetik. Ondoren beste herriealdetako partaideak ere izaten zituen: Alemania, Frantzia eta Islandia.[2]

Taldekideak banaka kaleratzeko plataforma gisa balio izan zuen taldeak. Christian Dotremont, mugimenduaren idazkari nagusia, desegitetik aurrera gainerako kideen arteko lotura izango litzateke. Bere ideiek Internazional Situazionistan eragina izan zuten.

Taldekideak

aldatu

Ezaugarriak

aldatu

Jean Dubuffeten antzera, haurren eta gaixo mentalen arte primitiboan arte aske eta originalaren eredua ikusten zuten artearen historiako lan klasikoen aurka. Taldearen beste erreferentzia batzuk Eskandinaviako folklorea, espresionismoa edo automatismo surrealista dira.[3] Surrealismotik sortuak (eta, ondorioz, mugimendu komunistari oso lotuak), CoBrAko kideek komunismoarekin hautsi zuten, azken horrek errealismo sozialista nahiago zuelako.

Bere ezaugarrien artean, hasiera batean, 40ko hamarkadan boladan zegoen abstrakzio geometrikoaren zurruntasunaren aurkako erreakzioa dago. Aldez aurretik ezarritako teoriak, primitibismoa eta nahita egindako indarkeria ere nahiago zituzten.[4] Hainbat diziplina lantzen zituzten artistak dira, hala nola poesia, musika edo pintura.

Beste artean, ezaugarri hauek erakusten zituzten:[5]

  • Naturaltasuna
  • Kolore indartsuak
  • Pintzelada dinamikoak
  • Irudi distortsionatuak
  • Eragin primitiboak
  • Forma-askatasuna
  • Sinbolismo adierazgarria
  • Mugarik gabeko sormena
  • Haurren estetika
  • Kontzientearen eta inkontzientearen arteko elkarrekintza

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) jonathan-pradillon. (2024-12-21). «¿Qué es el movimiento CoBrA? - Movimiento artístico - Arte» ArtInsolite (kontsulta data: 2026-06-23).
  2. (Ingelesez) «¿Qué es el movimiento CoBrA? Encuentre la respuesta en composition.gallery» www.composition.gallery (kontsulta data: 2026-06-23).
  3. (Ingelesez) «CoBrA: los colores de la libertad» CODART (kontsulta data: 2026-06-23).
  4. (Ingelesez) «Grupo CoBrA» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas (kontsulta data: 2026-06-23).
  5. (Gaztelaniaz) «Movimiento Artístico CoBrA» Jose Art Gallery (kontsulta data: 2026-06-23).

Kanpo estekak

aldatu