Claude Ollier
idazle frantziarra
Claude Ollier (Paris, 1922ko abenduaren 17a - 2014ko urriaren 18a) frantses eleberrigilea izan zen. Nouveau roman eskolako idazle nagusietako bat da; objektibotasuna eta ohiko kontakizun moldeetatik ihes egin nahia dira haren lanen ezaugarri nabarmenenak.
| Claude Ollier | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Claude Adolphe Maurice Ollier |
| Jaiotza | Parisko 14. barrutia, 1922ko abenduaren 17a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Le Port-Marly, 2014ko urriaren 18a (91 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Mugimendua | nobela berria |
Marokon bizi izan zen urte askoan, administrazio-karguen arduradun. Haren lan nagusiak: La mise en scène (1958), Le maintien de l´ordre (1961), Eté indien (1963), Enigma (1973), Fuzzy sets (1975), Marrakch Medine (1980), Une histoire illisible (1986), Feuilleton (1990), Enigma (1995), Missing (1998), Qatastrophe (2004), Hors-Champ (2009).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.