Christian Lundeberg
Christian Lundeberg (Forsbacka, 1842ko uztailaren 14a – Stockholm, 1911ko azaroaren 10a) suediar militar eta politikaria izan zen. Suediako lehen ministroa izan zen 1905eko abuztutik azarora.
Errota baten jabearen semea, Utunan eta eskola militar batean ikasi zuen. 1861 eta 1874 artean teniente izan zen eta armada utzi ondoren altzairu fabrika batean lan egin zuen. 1885etik 1906ra bertako zuzendari exekutiboa izan zen.
Parlamentuko kide izan zen 1886tik 1911ra, eta Alderdi Protekzionistako buru 1900etik 1908ra. Suediaren eta Norvegiaren arteko batasunari buruzko eztabaida parlamentarioetan nabarmendu zen, eta Johan Ramstedten gobernuaren dimisioa kritikatu eta lortu zuen batzordea zuzendu zuen. 1905eko ekainean, Oskar II.a erregeak koalizio gobernu bat eratzeko enkargua eman zion. Irailean akordio batera iritsi zen Norvegiari independentziari buruzko erreferendum bat egiteko aukera emateko.
Batasunaren Krisia amaitu ondoren, Lundebergek gobernuan segitu nahi izan zuen eta boto-eskubidea handitzeko auzia konpondu. Dimisioa eman zuen lortu ezinik, parlamentuan segitu zuen eta bertako presidente izan zen 1909tik hil zen arte.