Chimaeriformes

Kondriktieen klaseko zenbait itsas arrainez esaten da. 1,5 m inguruko luzera dute, obiparoak dira, eta itsaso epel eta hotz guztietan hazten dira. Bere barnean kimeridoen familia hartzen duen Chimaeriformes ordena osatzen dute.

Kimereo (Chimaeriformes) arrain kartilagodunen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Gorputz biribil luzarana eta isats mehe luzea dute. Buru handia dute eta alde bakoitzean zakatz zulo bakarra. Bizkar-hezurra kartilagozko zorro batean bildua dute eta saihets-hezurrik ez dute. Hiru familia hartzen ditu: kimeridoena, kalorrinkidoena eta rinokimeridoena.[1]

Chimaeriformes
Devoniar Goiztiar-Gaur egun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
Ordena Chimaeriformes
Obrutxev, 1953
Azpibanaketa

Taxonomia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu