CSI: Miami
CSI: Miami edota Crime Scene Investigation: Miami (euskaraz Krimen Eszenatokiaren Ikerketa: Miami) AEBtako polizia telesail bat da. 2002ko irailaren 23tik 2012ko apirilaren 8ra CBS katean aireratu zen. CSI: Crime Scene Investigation telesailaren jarraipena da, baina honako telesaila Miami hirian girotuta dago. David Caruso, Emily Procter, Adam Rodriguez, Khandi Alexander, Rory Cochrane, Kim Delaney, Sofia Milos, Jonathan Togo, Rex Linn, Eva LaRue, Megalyn Echikunwoke, Eddie Cibrian eta Omar Benson Miller aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuMiamiko Poliziaren CSIren laborategiak ikerketa bakoitza krimenaren eszenalekuaren analisi forentsearen bidez argitu ohi ditu, zientzia-metodoak polizia lanarekin bateratuz. Aditu taldearen burua Horatio Caine (David Caruso) tenientea da, gainontzeko taldekideak honakoak dira: Calleigh Duquesne, balistika aditua; Eric Delko, zuntz-analisian aditua; eta Ryan Wolfe, Natalia Boa Vista eta Walter Simmons. Haiekin elkarlanean, Poliziaren hilketa saileko Frank Tripp detektibea jardun ohi du.
Telesailak Miami hiriaren egoera konplexua ere islatzen du, poliziaren ikerketa kasuak atzerritar jatorriko gaizkile taldeen izatearekin batera nahastuz.
Aktoreak
aldatu- David Caruso: Horatio Caine
- Emily Procter: Calleigh Duquesne
- Adam Rodriguez: Eric Delko
- Khandi Alexander: Alexx Woods doktorea
- Rory Cochrane: Tim Speedle
- Kim Delaney: Megan Donner
- Sofia Milos: Yelina Salas
- Jonathan Togo: Ryan Wolfe
- Rex Linn: Frank Tripp
- Eva LaRue: Natalia Boa Vista
- Megalyn Echikunwoke: Tara Price
- Eddie Cibrian: Jesse Cardoza
- Omar Benson Miller: Walter Simmons