Boeing CH-47 Chinook
Boeing CH-47 Chinook karga astuna garraiatzeko helikopteroa da, tandemean errotoreak dituen bimotorra dena. Hasiera batean Boeing Vertolek, gaur egun Boeing Integrated Defense Systems dena, 1960ko hamarkadaren hasieran diseinatu eta ekoitzi zuen.
| Boeing CH-47 Chinook | |
|---|---|
| Mota | military transport helicopter (en) |
| Jatorrizko herrialdea | |
| Zerbitzua | |
| Hasiera | 1962 |
| Gatazka | 2025eko Ameriketako Estatu Batuetako ontzidiaren hedatzea Karibean |
| Erabiltzailea | Ameriketako Estatu Batuetako Armada Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada Royal Air Force Hellenic Air Force (en) Egyptian Air Force (en) Turkish Air Force (en) Royal Netherlands Air Force (en) |
| Produkzioa | |
| Fabrikatzailea | Boeing Defense, Space & Security (en) Boeing Pennsylvania AgustaWestland Kawasaki Heavy Industries (en) |
| Kopurua | 1.200 |
| Zehaztasunak | |
| Luzera | 30,1 m eta 15,54 m |
| Altuera | 5,7 m |
| Diametroa | 18,29 m |
- Artikulu hau helikopteroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chinook».
315 km/h-ko gehieneko abiadurarekin, 1970eko hamarkadako helikoptero utilitarioak eta eraso helikoptero garaikideak baino azkarragoa da. Egun produkzioan dagoen garai horretako aireontzi bakanetakoa da, C-130 Hercules eta UH-1 Iroquois aireontziekin batera. Oraindik produkzioan eta zerbitzuan jarraitzen dute lehen lerroan, 1179 ale baino gehiagorekin. Bere erabilera nagusiak tropen garraioa, artilleriaren hedapena eta gudu-zelaiaren berrhornikuntza dira. Karga-arrapala handia du fuselajearen atzealdean, eta hiru kako kanpoko karga altxatzeko.
Chinook hamasei herrialdetara esportatu dute. Nazio batzuek helikoptero handiagoak erabiltzen dituzten arren, errusiar Mil Mi-26a kasu, CH-47a bere operadore nagusiek erabiltzen duten karga-helikopterorik astunena izaten jarraitzen du: Ameriketako Estatu Batuetako Armada eta Britainia Handiko Aire Armada.