Blas Uberuaga Telleria
Blas Pedro Uberuaga Telleria[1], Buber ezizenez ere ezaguna[2], (Caldwell, 1971ko urtarrilaren 20a) euskal estatubatuar fisikaria eta euskal kulturaren sustatzailea da.[3][1]
| Blas Uberuaga Telleria | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Caldwell, 1971ko urtarrilaren 20a (55 urte) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | euskal estatubatuarra |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Homedale High School (en) (1985 - 1989) Idahoko Unibertsitatea (1989 - 1994) Artean graduatu Washingtongo Unibertsitatea (1994 - 2000) doktoretza |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ikertzailea eta fisikaria |
| Enplegatzailea(k) | Los Alamosko Laborategi Nazionala (2000 - 2004) Los Alamosko Laborategi Nazionala (2000 - Los Alamosko Laborategi Nazionala (2004 - |
| Ezizena(k) | Buber |
Bizitza
aldatu1971ko urtarrilaren 20an jaio zen Caldwellen, Idaho estatuan.[1] Haren aita, Pedro Uberuaga Zabala bizkaitarra, 1962an joan zen Ameriketako Estatu Batuetara, eta ama, Mónica Inés Telleria, Oregongo herri txiki batean hazi zen.[1][4][5]
Umea zela, Caldwelleko Gloria Garatea Lejardi dantza taldeko kidea izan zen[1], eta gero Homedalera (Idaho) bizitzera joan zen familiarekin.[5]
Idahoko Unibertsitatean sartu zen fisika ikasteko. Urte batzuk geroago Euskal Herrira joan zen eta han urtebete eman zuen.[5] 1992an fisikan lizentziatu zen Idahoko Unibertsitatean[1], eta 2000n doktoretza lortu zuen Washingtongo Unibertsitatean.[3] 2000tik 2001era ikertzaile gisa lan egin zuen Washingtongo Unibertsitatean[1], eta handik gutxira New Mexikoko Los Alamos Laborategi Nazionalean sartu zen.[3] Ekarpen handia egin du oxido konplexuetan eta material nanoegituratuetan erradiazio-kaltearen ikerketan.[4]
1994an Euskal Herriari eskainitako lehen webgunea sortu zuen, Buber's Basque Page[2], euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz.[5]
2002an Lisa Van De Graaffekin ezkondu zen, eta 2008an alaba bat izan zuten, Rosetta 'Rose' Jothany Pearl Uberuaga.[6]
Sariak eta errekonozimenduak
aldatuBuber saria
aldatu2000n, Internet&Euskadi elkarteak Buber saria sortu zuen.[8] Hartara, urtero ematen zaie euskal webgune eta aplikazio mugikor onenei.[2] Hainbat kategoria ditu, besteak beste blog korporatiborik onena, software askea ondoen sustatzen duen weba, hiritarrentzako zerbitzuen webik onena, edo euskara ondoen sustatzen duen weba.[9]
Lanak
aldatu300 artikulu baino gehiago argitaratu ditu guztira.[10]
- A climbing image nudged elastic band method for finding saddle points and minimum energy paths (Graeme Henkelman eta Hannes Jónssonekin batera, 2000)
- Synchronization of trajectories in canonical molecular-dynamics simulations: Observation, explanation, and exploitation (Marian Anghel eta Arthur F. Voterrekin batera, 2004)
- Comparison of screened hybrid density functional theory to diffusion Monte Carlo in calculations of total energies of silicon phases and defects (Enrique R. Batista, Jochen Heyd, Richard G. Hennig, Richard L. Martin, Gustavo E. Scuseria, C. J. Umrigar eta John W. Wilkinsekin batera, 2006)
- Radiation-induced amorphization resistance and radiation tolerance in structurally related oxides (Kurt E. Sickafus, Robin W. Grimes, James A. Valdez, Antony Cleave, Ming Tang, Manabu Ishimaru, Siobhan M. Corish eta Christopher R. Stanekekin batera, 2007)
- Direct transformation of vacancy voids to stacking fault tetrahedra (Richard G. Hoagland, Arthur Ford Voter eta Steven Michael Valonerekin batera, 2007)
- Stick-slip behavior of grain boundaries studied by accelerated molecular dynamics (Y. Mishin, A. Suzuki eta Arthur Ford Voterrekin batera, 2007)
- Vacancy-mediated dopant diffusion activation enthalpies for germanium (A. Chroneos, H. Bracht eta R. W. Grimesekin batera, 2008)
- Accelerated molecular dynamics methods: introduction and recent developments (Danny Perez, Yunsic Shim, Jacques G. Amar eta Arthur F. Voterrekin batera, 2009)
- First-principles prediction of disordering tendencies in pyrochlore oxides (Chao Jiang, Christopher Richard Stanek eta K. E. Sickafusekin batera, 2009)
- Efficient annealing of radiation damage near grain boundaries via interstitial emission (Xian-Ming Bai, Arthur F. Voter, Richard G. Hoagland eta Michael Nastasirekin batera, 2010)
- Band-gap engineering for removing shallow traps in rare-earth LuAlO garnet scintillators using Ga doping (M. Fasoli, A. Vedda, M. Nikl, C. Jiang, D. A. Andersson, Kenneth James Mcclellan eta Christopher Richard Stanekekin batera, 2011)
- Defect structure of flash‐sintered strontium titanate (Aylin Karakuscu, Marco Cologna, Dmitry Yarotski, Jonghan Won, John S. C. Francis eta Rishi Rajekin batera, 2012)
- Role of atomic structure on grain boundary-defect interactions in Cu (Xian-Ming Bai, Louis J. Vernon, Richard G. Hoagland, Arthur F. Voter eta Michael Nastasirekin batera, 2012)
- Radiation damage tolerant nanomaterials (I. J. Beyerlein, A. Caro, M. J. Demkowicz, N. A. Mara eta A. Misrarekin batera, 2013)
- Defect-interface interactions (I. J. Beyerlein, M. J. Demkowicz eta A. Misrarekin batera, 2015)
- The relationship between grain boundary structure, defect mobility and grain boundary sink efficiency (Louis J. Vernon, Enrique Martinez eta Arthur F. Voterrekin batera, 2015)
- Machine learning bandgaps of double perovskites (Ghanshyam Pilania, Arun Mannodi-Kanakkithodi, Rampi Ramprasad, J. E. Gubernatis eta Turab Lookmanekin batera, 2016)
- Efficient Ab initio Modeling of Random Multicomponent Alloys (Chao Jiangekin batera, 2016)[11]
- Machine-Learning aided design of novel radiation detection materials (Anjana Talapatrarekin batera, 2023)[12]
Erreferentziak
aldatu- 1 2 3 4 5 6 7 (Gaztelaniaz) Totoricagüena Egurrola, Gloria Pilar. «Uberuaga Telleria, Blas Pedro» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (kontsulta data: 2024-09-27).
- 1 2 3 «Sariak» UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (kontsulta data: 2024-09-27).
- 1 2 3 4 «Estatu Batuetako Fisikarien Elkarteak bere 2020 Fellow sari bat eman dio Blas Uberuaga fisikari euskal amerikarrari» Euskalkultura.eus 2020-10-16 (kontsulta data: 2024-09-27).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Blas Uberuaga receives outstanding alumni award» MST e-News: 1. Winter 2023 (kontsulta data: 2024-09-27).
- 1 2 3 4 Kortabarria Olabarria, Beñardo. «Buber.net, Buberren orrialdea» Zientzia.eus 2001-11-15 (kontsulta data: 2024-09-27).
- ↑ «Atzo jaio zen Santa Fen (AEB) Rosetta 'Rose' Uberuaga, Blas 'Buber' eta Lisa-ren alaba; ama-alaba ongi daude» Euskalkultura.eus 2008-03-06 (kontsulta data: 2024-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «Postdoctoral Distinguished Mentor Award (PDMA)» Los Alamos National Laboratory (kontsulta data: 2024-09-27).
- ↑ «Euskal ikurrekin egindako tatuajeen argazkiak interneten, Buber webgunean» Euzko Alderdi Jeltzalea 2005-02-15 (kontsulta data: 2024-09-27).
- ↑ «Interneteko beste sari bat» El Diario Vasco 2011-01-18 (kontsulta data: 2024-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «Scientists of FUTURE: Leadership» FUTURE: Fundamental Understanding of Transport Under Reactor Extremes (kontsulta data: 2024-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «Blas Pedro Uberuaga» Google Scholar (kontsulta data: 2024-09-27).
- ↑ (Ingelesez) Talapatra, Anjana; Uberuaga, Blas. «Machine-Learning aided design of novel radiation detection materials» Springer Nature 2023-12-08 (kontsulta data: 2024-09-27).