Berta Veiga Vila
Berta Veiga Vila (Bartzelona, Katalunia Autonomia Erkidegoa, 1960ko azaroaren 3a) Kataluniako entrenatzailea eta gimnastika erritmikoko nazioarteko epailea da.[1]
| Berta Veiga Vila | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bartzelona, 1960ko azaroaren 3a (65 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | entrenatzailea eta arbitroa |
Bizitza
aldatuGiza Motrizitatean doktoretza egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean.
Lan ibilbidea
aldatuKataluniako eta Espainiako selekzioen entrenatzaile izan da hainbat urtez.[2] Sant Cugateko Errendimendu Handiko Zentroan entrenatzailea izan zen. 1989 urtean Estatuko junior selekzioko teknikaria izan zen, Europako Txapelketan eta Joko Iberoamerikarretan parte hartu zuen, eta igeriketa sinkronizatuko estatuko selekzioarekin ere aritu zen. Espainiako Gimnasia Federazioko gimnasia erritmikoko epailea da. 2013an Mediterraneoko Jokoetako epaimahaikide izan zen. Espainiako Taldeen Gimnasia Estetikoko Elkarteko (AEGEG) presidentea izan zen. 2010ean, Sant Cugaten gimnasia estetikoko Munduko Kopa bultzatu zuen, eta 2013an, Bartzelonan. 2015ean, Espainiako Gimnasia Federazioko Erritmikako Epaileen Batzordeko presidentea izan zen.[1][3]
Erreferentziak
aldatu- 1 2 «Berta Veiga Vila | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (kontsulta data: 2025-04-30).
- ↑ Tècnics especialitzats. Berta Veiga Vila. EEB. Entrenament Esportiu Barcelona.
- ↑ Arriaga, Natalia. (2015-09-07). Berta Veiga: 'La gimnasia no es sucia, la juez puntúa lo que ve'. Mundo Deportivo.