Beeban Kidron

Britainiar zinemagile eta ekintzailea

Beeban Tania Kidron, (Londres, 1961eko maiatzaren 2a) britainiar zinemagile eta ekintzailea da. Batez ere To Wong Foo, Thanks for Everything!, Julie Newmar eta Bridget Jones: The Edge of Reason filmengatik da ezaguna. 5Rights Foundation haurren ongintzako erakundeko presidentea izan zen. 2012an Britainiar Inperioaren Ordenako Ofizial izendatu zuten arte dramatikoetan egindako zerbitzuengatik.[1][2][3][4]

Beeban Kidron

(2024)
Lorden Ganberako kidea

2012ko ekainaren 26a -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeeban Tania Kidron
JaiotzaNorth London, 1961eko maiatzaren 2a (65 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaMichael Kidron
Ezkontidea(k)Lee Hall  (2003 -
Hezkuntza
HeziketaZinema eta Telebista Eskola Nazionala
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista zuzendaria eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0452319 Allocine: 10337 Allmovie: p97348
TED: beeban_kidron Musicbrainz: 6be7af30-0f49-4ef4-bdf5-c26ddf7877cf Discogs: 4427819 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Beeban Kidron Londresko iparraldean jaio zen eta Michael Kidron ekonomialari marxistaren (Hull-eko Unibertsitateko irakaslea) eta Nina emaztearen alaba da. Michaelen familia Israelera emigratu zuten judu hegoafrikarrak ziren. Michaelek Israel utzi zuen Oxfordeko Unibertsitatera joateko, eta han egin zen marxista.

Kidronek eta Spencer Style bikotekide ohiak bi seme-alaba izan zituzten: Noah (1994an jaioa) eta Blaze (1997an jaioa). Lee Hall antzerkigilearekin ezkondu zen 2003an.[5][6]

Ibilbidea

aldatu

1981ean, National Film and Television School (NFTS) eskola ospetsuan ikasi zuen zinematografia, eta, ondoren, 1983tik 1984ra, bertan ikasi zuen zuzendaritza. 1983an NFTSn egin zuen debuta zineman, Carry Greenham Home zuzendu zuen Amanda Richardsonekin batera.

1989an lortu zuen lehen arrakasta, Jeanette Wintersonen izen bereko eleberri lesbikoan oinarritutako “Oranges Are Not the Only Fruit” miniseriearekin. Film horrengatik, Jeanette Winterson eta Phillippa Giles-ekin batera, Britainia Handiko Zinema Akademiaren Saria (BAFTA) irabazi zuen 1991n, Zilarrezko FIFA Saria Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdian eta Publikoaren Saria San Franciscoko zinema Gay eta Lesbikoko Nazioarteko Zinemaldian. [7][8]

Gerora, beste film ezagun batzuk zuzendu zituen, hala nola “The Autumn Ladies” (1992), “Fair Flight” (1993), “ To Wong Foo”, eduki homosexualeko film bat, espezifikoki gai transgeneroak jorratzen dituena, “ Amy Foster” (1997) eta “ Bridget Jones's Diary (2004). Zuzendari izateaz gain, produktore eta gidoigile zinematografiko ere izan zen.

2002an egindako “Murder” telebistarako filmagatik, 2003an BAFTA Film sarirako izendatu zuten berriro, Rebecca De Souza eta Abi Morganekin batera.[9]

2012ko ekainaren 25ean, Beeban Kidron baronesa izendatu zuten , eta, beraz, Erresuma Batuko Lorden Ganberako kide da. 2018an, Kidronek datuak babesteko legeria aitzindaria bultzatu zuen. 2023an, Ganberako alderdi guztiak batu zituen, Lineako Segurtasun Legea nabarmen indartzea bermatzeko.

5Rights Fundazioaren sortzailea eta lehendakaria izan zen Kidron. 5Rights aitzindaria izan da nazioarteko hainbat politika eta programatan. Haurren eskubideek mundu digitalean duten garrantziaz ohartarazteko eta babesteko. 2025eko ekainean, 5Rights erakundeko ohorezko lehendakariaren izendatu zuten, Sir Peter Wanless lehendakari zela.[10]

Filmografia

aldatu

Zinema eta telebistako kredituak

aldatu
Izenburua Urtea Zuzendaria Editorea Argazkilaria Ekoizpen-etxea Oharrak
Victoria & Abdul 2017  BAI
InRealLife 2013  BAI Dokumentala
Sex, Death and the Gods 2011  BAI  BAI  BAI Dokumentala
Hippie Hippie Shake 2010 BAI
Anthony Gormley: making Space 2007  BAI  BAI
Bridget Jones: The Edge of Reason 2004  BAI
Murder 2002  BAI Miniseriea
Cinderella 2000  BAI Telefilma
Texarkana 1998 BAI Telefilma
Swept from the Sea 1997  BAI  BAI
Eve Arnold in Retrospect 1996  BAI  Sí
To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie Newmar 1995  BAI
Great Moments in Aviation 1993  BAI
Hookers Hustlers Pimps and Their Johns 1993  BAI Dokumentala
Used People 1992 BAI
Antonia and Jane 1991  BAI
Oranges Are Not the Only Fruit 1989  BAI
Vrooma 1988  BAI
Global Gamble 1985  BAI
Alex 1985  BAI
Carry Greenham Home 1983  BAI  BAI BAI

Erreferentziak

aldatu
  1. «5Rights: About us» 5 Rights Foundation.
  2. Singer, Natasha. (2019ko abuztuaren 31). La baronesa que lucha para proteger a los niños en internet. ISSN 0362-4331..
  3. «Beeban Kidron» The Financial Times.
  4. Branagh knighthood tops honours. 2012ko ekainaren 16a.
  5. Factori, Marco Aurélio; Costa, Roque Sanchez; Fernandes, Daniela Seko. (2023-05-11). «Comportamento e condição animal de equinos com o uso de The Guardian Everyday com promixalicina» Pubvet 17 (05): e1386.  doi:10.31533/pubvet.v17n5e1386. ISSN 1982-1263. (kontsulta data: 2025-11-26).
  6. (Gaztelaniaz) «Beeban Kidron | Dirección, Producción, Guionista» IMDb (kontsulta data: 2025-11-26).
  7. (Gaztelaniaz) «Beeban Kidron» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-11-26).
  8. (Gaztelaniaz) Oranges Are Not the Only Fruit (serie de televisión). 2025-06-30 (kontsulta data: 2025-11-26).
  9. (Gaztelaniaz) «Beeban Kidron | Dirección, Producción, Guionista» IMDb (kontsulta data: 2025-11-26).
  10. (Ingelesez) «Baroness Beeban Kidron 5Rights Foundation» Broadband Commission (kontsulta data: 2025-11-26).

Kanpo estekak

aldatu