Becquerel
Becquerela[1] (Bq gisa laburtua) Nazioarteko Unitate Sistematik eratorritako unitate bat da, erradioaktibitatea neurtzeko. Desintegrazio-kate bat segundoko esanahi du.
| Becquerel | |
|---|---|
![]() | |
| Neurtzen du | activity (en) |
| SI sistemarako konbertsioa | 1 Bq |
| Honen izena darama | Henri Becquerel |
| Ikurra | Bq, Бк, Bq, Bq eta Bq |
N kalkula daiteke (t) denborarekiko deribatuz:
non N desintegratu gabeko nukleo atomiko kopurua den, konstante erradiaktibo bat, isotopo bakoitzarentzat berezia, eta hasierako uneko jarduera.
Henri Becquerel frantziar fisikariaren omenez du izena, 1903an Marie Curie eta Pierre Curierekin batera Fisikako Nobel Saria irabazi zuena erradioaktibitatearen aurkitzeko egindako lanagatik.[2][3]
Definizioa
aldatu1 Bq = 1 s−1
Izen berezi berria sortu zen erradioaktibitatearekin lotutako alderantzizko segundo (s−1) unitateak adierazteko, horrela azpimultiploen aurrizkiekin nahasmen arriskutsuak saihesteko asmoz. Adibidez, 1 μs−1-k segundoko 106 desintegrazio esan nahi du: (10−6 s)−1 = 106 s−1,[4], eta 1 μBq-k, berriz, desintegrazio bat milioi segundoko esan nahi du: 10–6 s–1. Beste izen batzuk kontuan hartu ziren: batetik, hertza (Hz), edozein motatako gertaera periodikoekin alderantzizko segundoak adierazteko erabiltzen den unitatea; eta bestetik, fourierra (Fr; Joseph Fourierren omenez).[4] Gaur egun, hertz unitateak fenomeno periodikoekin baino ez dira erabiltzen.[5] 1 Hz-k ziklo segundoko termino zaharkitua ordezkatzen du, eta 1 Bq-k, berriz, batez beste desintegrazio erradioaktibo aperiodiko bat segundoko adierazten du batez.
Gray (Gy) eta becquerel (Bq) unitateak 1975ean hasi ziren erabiltzen.[6] 1953 eta 1975 bitartean, rad unitatea erabiltzen zen xurgatutako dosia neurtzeko. Desintegrazio-jarduera curietan neurtzen zen 1946a baino lehen eta rutherfordetan 1946[7] eta 1975 bitartean.
Curie unitatatearekiko erlazioa
aldatu
Becquerel erradioaktibitate-unitateak curie (Ci) unitate zaharkitua ordezkatu zuen,[4] radio-226 isotopoaren gramo batek duen aktibitatean oinarritutakoa eta Nazioarteko Unitate Sisteman inoiz ez onartutakoa. Curie baten balioa, definizioz, honako hau da: 3.7×1010 s−1, 3.7×1010 Bq edo 37 GBq.[4]
Unitate-aldaketak eta bihurketa-faktoreak:
- 1 Ci = 3.7×1010 Bq = 37 GBq
- 1 μCi = 37000 Bq = 37 kBq
- 1 Bq = 2.7×10−11 Ci = 2.7×10−5 μCi
- 1 MBq = 0.027 mCi
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Fisikako Oinarrizko Lexikoa. Gasteiz: Euskaltzaindia 2013-06-28 (kontsulta data: 2026-03-03).
- ↑ Azkune Mendia, Iñaki. (1993-04-01). «Antoine Henri Becquerel» Elhuyar 70 (kontsulta data: 2026-03-03).
- ↑ Razkin, Uxue. (2019-07-19). «Marie Curie (1867-1934): Mitoaren azpian dagoen zientzialaria» Zientzia Kaiera (kontsulta data: 2026-03-03).
- 1 2 3 4 Allisy, A.. (1995). «From the curie to the becquerel» Metrologia 32 (6): 467–479. doi:. Bibcode: 1995Metro..31..467A..
- ↑ BIPM - 3. taula. BIPM (kontsulta data: 2026-03-03)
Aipua: «(d) The hertz (one per second) is used only for periodic phenomena, and the becquerel (also one per second) is used only for stochastic processes in activity referred to a radionuclide.». - ↑ Harder, D. (1976). «[The new radiologic units of measurement gray and becquerel (author's translation from the German original)» Röntgen-Blätter 29 (1): 49–52. PMID 1251122..
- ↑ Lind, SC. (1946). «New units for the measurement of radioactivity» Science 103 (2687): 761–762. doi:. PMID 17836457. Bibcode: 1946Sci...103..761L..
