Baku
Baku[1] (azerbaijaneraz: Bakı, IPA: bɑˈcɯ) Azerbaijango hiriburua da, eta Azerbaijango, Kaspiar itsasoko eta Kaukasoko hiririk jendetsuena. Absheron penintsulako hegoaldeko kostaldean dago, Bakuko badian. Hiriak bi zati nagusi ditu: erdialdeko eta barnealdeko hiri zaharra. Duela 1.500 urte sortu zen, eta gaur egun inguruko petrolio-gune garrantzitsuena da.
| Baku Bakı | |||
|---|---|---|---|
| şəhər (en) | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| Alkatea | Eldar Azizov (en) | ||
| Izen ofiziala | Bakı | ||
| Jatorrizko izena | Bakı | ||
| Posta kodea | AZ1000 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 40°22′00″N 49°50′07″E / 40.366656°N 49.835183°E | ||
| Azalera | 2.140 km² | ||
| Altitudea | −28 m | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 2.300.500 (2021eko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 1.075 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Telefono aurrizkia | 12 | ||
| Ordu eremua | UTC+04:00 | ||
| Hiri senidetuak | Kiev, Tbilisi, Stavanger, Christiansted (en) | ||
| Matrikula | 10, 90 eta 99 | ||
| Hizkuntza ofiziala | azerbaijanera | ||
| baku-ih.gov.az | |||
2018ko urtarrilean, Bakuk 2.262.600 biztanle zituen. Horietatik 153.400 barne-desplazatuak ziren; eta 143.400, Karabakh Garaiko gerrako desplazatuak.
Baku hamaika barruti administratibotan (erroak) eta 48 udalerritan banatzen da. Horien artean daude Bakuko badiako eta Neft Daşlary uharteetako udalerriak, Kaspiar Itsasoan piloteen gainean eraikiak, Bakutik 60km-ra. Unescok Gizartearen Ondare izendatu zuen 2000 urtean hiriaren erdigunea, Shirvanshahs-en Jauregia eta Dontzeilaren Dorrea bertan daude. Lonely Planet-en sailkapenaren arabera, Baku ere munduko gaueko bizitza urbanoko hamar helmuga onenen artean dago.[2]
Klima
aldatu| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.6 | 6.3 | 9.8 | 16.4 | 22.1 | 27.3 | 30.6 | 29.7 | 25.6 | 19.6 | 13.5 | 9.7 | 18.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.4 | 4.2 | 7.0 | 12.9 | 18.5 | 23.5 | 26.4 | 26.3 | 22.5 | 16.6 | 11.2 | 7.3 | 15.1 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.0 | 4.2 | 9.4 | 14.9 | 19.7 | 22.2 | 22.9 | 19.4 | 13.6 | 8.8 | 4.8 | 12.0 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 21 | 20 | 21 | 18 | 18 | 8 | 2 | 6 | 15 | 25 | 30 | 26 | 210 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 6 | 6 | 5 | 4 | 3 | 2 | 1 | 2 | 2 | 6 | 6 | 6 | 49 |
| Eguzki orduak | 89.9 | 89.0 | 124.0 | 195.0 | 257.3 | 294.0 | 313.1 | 282.1 | 222.0 | 145.7 | 93.0 | 102.3 | 2207.4 |
| Iturria: [3] | |||||||||||||
Pertsona ezagunak
aldatu- Mstislav Rostropovitx (1927-2007), biolontxelo jolea.
- Gari Kasparov (1963-), xake jokalaria.
- Aziza Mustafa Zadeh (1969-), abeslari eta musikaria.
- Dilara Kazimova (1984-), abeslaria.
Argazkiak
aldatu- Bakuko badia
- Hiriko alde zaharra (Icheri Sheher)
- Nizami kalea
- Eliza luteranoa
- Flame dorreak eta hiriaren ikuspegia
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .
- ↑ Tranter, Paul; Tolley, Rodney. (2020). «Keeping the doctor away: promoting human health through slower travel» Slow Cities (Elsevier): 129–167. ISBN 978-0-12-815316-1. (kontsulta data: 2025-12-29).
- ↑ http://worldweather.wmo.int/007/c00018.htm World Weather