Back to the Future
Back to the Future, euskaraz: «Etorkizunerako Itzulera», 1985eko Robert Zemeckis estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. Michael J. Fox, Christopher Lloyd, Lea Thompson, Crispin Glover eta Thomas F. Wilson aktoreek antzeztu zuten.
Steven Spielbergek ekoiztua, Marty McFly, 1985etik 1955ra istripuz bidaia egiten duen nerabea, du pertsonai nagusia. Dr. Emmett "Doc" Brown zientzialariaren laguntzari esker, etxerako bidea bilatu behar du.
Nolabaiteko antzekotasuna duten Real Genius, My Science Project eta Weird Science zientzia-fikziozko nerabe komedia filmeekin batera urte berean estreinatu zen.
Izugarrizko arrakasta lortuaren ondorioz jatorrizko film honek frankizia bat sortu zuen: Back to the Future Part II eta Back to the Future Part III filmak, telesailak eta zenbait bideo-joko egin zituena.
Argumentua
aldatu1985, AEB, Kalifornia, Hill Valley berrian Marty McFly (Michael J. Fox) nerabea eta denek erotzat duten Emmett Doc Brown (Christopher Lloyd) zientzialaria adiskideak dira. Docek denboran barna bidaiatzeko makina sortu (DeLorean auto egokitua) eta martxan jarri du, ezusteko akats batek Marty 1955ean ipiniko du, hain zuzen ere, bere gurasoak izango direnak (Crispin Glover eta Lea Thompson) elkar ezagutu zuten urtea. Heuren lehen topaketa ezeztatarazi ostean, McFlyek bere gurasoak izango direnak elkar ezagutu eta ezkon daitezen lortu beharko du, bestelakoan bere jaiotza eta izatea bera ere ezinezkoa izango baita.
Aktore nagusiak
aldatu- Michael J. Fox: Marty McFly
- Christopher Lloyd: Emmett 'Doc' Brown
- Crispin Glover: George McFly
- Lea Thompson: Lorraine Baines McFly
- Thomas F. Wilson: Biff Tannen
- DeLorean autoa.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)