Axolota (Ambystoma mexicanum), nahuatletik axolotl, euskaraz uretako mamua, Mexikoko Xochimilco lakuan bizi den anfibio bat da, ambystomatidae familiakoa.[1] Urodelo mozkote eta sendoa da. 25-30 zentimetro luze da. Buruaren atzean haizemaile diruriten hiru brankia adar ditu. Gorputzaren hegalak lautuak ditu, baita buztana ere, baina azken horrek goi eta berehaldean azal-tolesdura bi ditu.[2] Desagertzeko arrisku kritikoan dago bere habitata murrizten ari delako, gehiegizko ustiapenagatik, kutsaduragatik, maskota moduan saltzeko edo jateko harrapatzen dituztelako, eta harrapari exotikoak sartu dizkietelako.[3]

Axolot
Iraute egoera

Galzori larrian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaCaudata
FamiliaAmbystomatidae
GeneroaAmbystoma
Espeziea Ambystoma mexicanum
Shaw & Nodder, 1798
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Luzera18 in
Masa8 ℥
Eguneko zikloagaueko

Taxonomia

aldatu

Ambystomaidae familiakoa da. Hasieran Gyrinus mexicanus generokoa zela esaten zen, baina gaur egun Ambystoma generokotzat hartzen da. Garai batean ere esaten zen arrabio tigreren (Ambystoma tigrinum) bat zela metamorfosia egin ez zuena; gaur egun esaaten da espezie desberdinak direla.[4]

Deskribapena

aldatu

18-27 hilabeterekin 15-35 cm artean neurtzen dute: 23 cm normalena izaten dena eta 30cm-tik gora arraroa. Zapaburuen eta caudaten ezaugarri tipikoak ditu: hiru zakatz kanpoaldean eta hegats bat buruko atzeko partean kloakararte doana. Gelatinaren antzekoa da, lau hanka, buztan luze bat, begi txikiak betazal gabekoak eta aho handi bat irribarre baten itxurarekin ditu.[5][6] Anfibio hau ornoduna da.[1]

Kolore ohikoenak

aldatu

Axolotek lau pigmentazio gen dituzte; mutatzen direnean kolore aldaketa dezberdinak eduki dezakete. Axolot Basatiak marroi kolorekoak izaten dira, oliba-kolore berdearekin eta urre koloreko orbanekin. Hauek dira mutazio batetik eratorritako axolotek sei kolore ohikoenak:[7]

Kolore bereziak

aldatu
  • Axolot Berdea: axolot hau berezia da, ilunpean distira egiten du. Bere geneetan PBF (Proteina Berde Fluoreszentea) dago, distira egitea egiten duena.[12]
  • Brontze Axolota: axolot hau Albinoen antzekoa da. Hasieran brontze kolorekoak dira, geroago kobre kolorekoa bihurtzeko. Puntu ilunak izan ditzaker, baina inoiz ez beltzak.[13]
Kolore arraroak
aldatu
  • Kimera Axolota: axolot hau arrautzean dagoenean, beste arrautza batekin elkartzen da bakar bat sortzeko. Axolot hau erdi Leusiztiko erdi Axolot Beltza da, baina oso zaila da eurentzat bizi ahal izatea, %0.00001-ko probabilitatea dutelako bizitzeko.
  • Piebald Axolota: axolot hau Axolot Leusiztiko Zikinen oso antzekoa da, baina bere puntu beltzak askoz handiagoak dira eta gorputz osoan ditu. Puntu horiek elkartu ahal dira orban handiak sortzeko.[14]
  • Mosaiko Axolota: axolot hau Kimera Axolotaren antzekoa da, baina honek gorputz osoan ditu orbanak, urdin kolorekoak direnak.[15]
  • Zilar Dalmata: axolot hau oso arraroa da eta ez dago informazio askorik berariburuz. Labanda kolorezko puntuak dekoz eta bere gorputza zuria da.
  • Enigma: horrelako axolota bakarra ezagutzen da. Bere gorputza beltza da, eta orban berdeak eta horiak ditu bere gorputzean zehar.
  • FireFly: honelako 12 axolot ezagutzen dira bakarrik. Bere gorputza beltza da, kloakatik aurrera zuria izateko.[16]

Biologia

aldatu

Ugalketa

aldatu

Animaliaren ugalketa garaia azarotik ekainera bitartekoa da; eta urte bat dutenean hasten da. Arrak usain berezia botatzen du kloaka-guruinetatik emea erakartzeko. Horren ostean, arrak espermatozoideak jarri eta emeak kloaka-ezpainekin batzen ditu.[17]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ajolote | Faunia» Faunia, el Parque Temático de la Naturaleza (kontsulta data: 2022-10-18).
  2. (Gaztelaniaz) BioEnciclopedia, Sobre el Autor. Ajolote, Información y Características - BioEnciclopedia. (kontsulta data: 2022-10-14).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Por qué está el AJOLOTE en PELIGRO DE EXTINCIÓN? - CAUSAS principales» expertoanimal.com (kontsulta data: 2022-10-14).
  4. «Ajolote (información taxonómica) | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (kontsulta data: 2022-10-18).
  5. (Gaztelaniaz) Conoce las características del ajolote mexicano. (kontsulta data: 2022-10-18).
  6. (Gaztelaniaz) BioEnciclopedia, Sobre el Autor. Ajolote, Información y Características - BioEnciclopedia. (kontsulta data: 2022-10-18).
  7. (Ingelesez) «18 Types of Axolotl Colors You Can Own (Axolotl Color Guide)» ExoPetGuides 2019-08-14 (kontsulta data: 2022-10-25).
  8. (Gaztelaniaz) Ajolote – El Maravilloso «Monstruo de Agua» que NO Envejece – Acuarios Y Mascotas. (kontsulta data: 2022-10-25).
  9. «AJOLOTE ALBINO 14/16CM Ambystoma mexicanum - 36.40€. DNATecosistemas.es» www.dnatecosistemas.es (kontsulta data: 2022-10-25).
  10. «AJOLOTE DORADO 15-20cm Ambystoma mexicanum - 39.98€. DNATecosistemas.es» www.dnatecosistemas.es (kontsulta data: 2022-10-25).
  11. «AJOLOTE NEGRO 15-20cm Ambystoma mexicanum - 37.50€. DNATecosistemas.es» www.dnatecosistemas.es (kontsulta data: 2022-10-25).
  12. (Gaztelaniaz) «Yo Por Un Ajolote» es-la.facebook.com (kontsulta data: 2022-10-25).
  13. «AJOLOTE BRONCE 7-10cm Ambystoma mexicanum - 37.00€. DNATecosistemas.es» www.dnatecosistemas.es (kontsulta data: 2022-10-25).
  14. (Ingelesez) David, Johnathan. (2021-01-07). «Axolotl Color Morphs: 15 Types With Pictures» Everything Reptiles (kontsulta data: 2022-10-25).
  15. (Ingelesez) erictoth595. (2022-04-24). «Mosaic Axolotl: The Complete Guide To Care Your Aquarium Pet» Snug Aquarium (kontsulta data: 2022-10-25).
  16. (Ingelesez) erictoth595. (2022-04-24). «The Ultimate Guide to Firefly Axolotl» Snug Aquarium (kontsulta data: 2022-10-25).
  17. (Gaztelaniaz) Milthon. (2022-05-12). «Ajolotes mexicanos: alimentación y reproducción» aquahoy.com (kontsulta data: 2022-10-25).

Kanpo estekak

aldatu