Erromatar Eliza Katolikoan, aulki hutsa[1] (latinez: sede vacante) egoera bat da, non elizbarruti edo artxidiozesiak ez duen prelatu bat karguan, prelatuaren aulkia edo egoitza katedrala delarik. Hitz hau maiz erabiltzen dute aita santuaren heriotza edo dimisioagatik gertatzen den aita santuaren interregnuma deitzeko.

The umbraculum, the arms of the Holy See under sede vacante
Umbraculuma, Egoitza Santuaren armarria aulki hutsean.

Historia

aldatu

Elizaren historiaren hasieratik, Aita Santuaren gorteko artzapezak, artxidiakonoak eta "notarioen primicerius"ak erregeordetza-kontseilu bat osatu zuten, aulki huts garaia gobernatzen zuena.[2]

Kamarlengoaren (aita santuaren xanbelana) betebeharra zen aita santuaren heriotza formalki ezartzea, Ganbera Apostolikoaren burua baitzen. Pixkanaka-pixkanaka, Kamarlengoak, Erromako kuriako buruzagi gisa, aita santua hil ondoren ere zeregin normalak egin behar zituela pentsatzera iritsi zen, baita ehorzketa eta hautapen berrirako prestakuntza zuzentzera ere. Prozesu hori nabaria izan zen Boso Breakspeare kamarlengoarekin.[3] 1268tik 1271ra bitarteko aulki huts luzean, kamarlengoren garrantzia hain zen argia, non kardinalak, hiltzen bazen, berria aukeratzeko prest baitzeuden.[3]

Aulki huts luzeak

aldatu

Konklabeak eta Aita Santuaren hautaketak, oro har, epe laburrean burutzen dira, baina zenbait aldi izan dira non aitasantutza hilabeteak edo urteak ere aulki hutsik egon den.

Hurrengo taulan, urtebetetik gorako aulki hutsak zehazten dira:

Aurreko aita santuaHurrengo aita santuaHasieraAmaieraLuzera
Klemente IV.aGregorio X.a1268ko azaroaren 29a1271ko irailaren 1a2 urte 10 hilabete
Nikolas IV.aZelestino V.a1292ko apirilaren 4a1294ko uztailaren 5a2 urte 3 hilabete
Klemente V.aJoan XXII.a1314ekoa apirilaren 20a1316ko abuztuaren 2a2 urte 3 hilabete
Gregorio XII.aMartin V.a1415eko uztailaren 4a1417ko azaroaren 112 urte 5 hilabete

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]
  2. Noble, Thomas F. X.. (1984). The Republic of St. Peter : the birth of the Papal State, 680-825. Filadelfia, 207 or. ISBN 0-8122-7917-4. OCLC .10100806.
  3. 1 2 ISBN 978-90-04-20623-6..

Kanpo estekak

aldatu
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.