Astro Bot
Astro Bot (japonieraz: アストロボット, Hepburn: Asutorobotto) 2024ko Team Asobi japoniar bideo-joko konpainiaren plataforma-bideojokoa da, Sony Interactive Entertainmentek PlayStationren 30. urteurrenean PlayStation 5erako argitaratua. Astro's Playroom (2020) lanaren ondoren, Astro Bot seriearen bosgarren titulu bilakatu zen, eta Team Asobik Japan Studiotik banandu zenetik garatutako lehen jokoa. Astro protagonistaren rolean, jokalaria misio batean murgilduko da galdutako robotak salbatzeko, PlayStation 5eko inude-espaziontzirako piezak berreskuratzeko eta Space Bully Nebulax estralurtarra garaitzeko. Bere aurrekoak bezala, jokoak DualSense aginteari etekin handiena ateratzen dio.[1]
Astro Bot arrakasta komertziala eta kritikoa izan zen.[2] Jokoak kritikaren txalo unibertsala jaso zuen eta 2024ko jokorik onenetakotzat jotzen da. Kritikariek positiboki alderatu zuten jokoa Nintendoren frankiziekin, bereziki Nicolas Doucet jokoaren zuzendariak aipatu zuen Super Mario seriearekin.[3] Astro Botek sari ugari irabazi zituen, besteak beste, Game Awards 2024an Urteko Jokoa.[4] Jokoak 1,5 milioi unitate saldu ditu 2024ko azarora arte, eta, ondorioz, PlayStation 5eko joko salduenetako bat da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Turi, Tim. (2024-6-12). «Astro Bot hands-on report» PlayStation Blog.
- ↑ «Astro Bot (PlayStation 5 Critic Reviews)» Metacritic.
- ↑ (Ingelesez) Parrish, Ash. (2024-9-7). «Astro Bot is the game you buy a PS5 for» The Verge.
- ↑ (Ingelesez) Moore, Bo. (2024-12-13). «The Game Awards 2024 Winners: The Full List» IGN.