Arenazako leizea
Arenazako leizea Galdamesen (Bizkaia) dagoen haitzuloa da, gizakiaren Historiaurreko eta Antzinaroko aztarnak dituena, Ganeran mendiaren baitan dagoena. Ezaguna da batez ere hamar orein eme eta uro baten labar-pinturak direla-eta, Solutrear eta Magdaleniar aldi artean datatuak.
| Arenazako leizea | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Galdames |
| Koordenatuak | 43°15′32″N 3°5′58″W |
| Ezaugarriak | |
| Garaiera | 200 |
| Bisitagarria | ez |
| Margoak | bai |
| Aztarnak | bai |
El Bortal auzoan dagoen kobazulo hau 1962an Bizkaiko Espeleologia Elkarteak topatu zuen, gero aita Barandiaranek onartua izan zena[1].
Paleolitoko, Neolitoko, Kalkolitoko, Brontze Aroko, eta erromata berantiarreko materialak eman ditu.[2]
Deskribapena
aldatuSalaren barru aldean, sarreratik 30 bat metrora, galeria handi baten ahoa dago. Horren neurriak: batez besteko zabalera, 20 metro inguru eta garaiera, 3 bat metro. Galeriaren hasieratik eta 60 metroko sakonera, hau da, sarreratik 90 bat metrora, eskuinetarantz doan arlanpa baten gora joz (Hegoalderantz) galeria estu eta baxu bat aurkituko dugu. Galeria horrek 40 metro inguruko luzera du, eta belauniko ibili behar da bertan. Benetako katu-zuloa da, batez era amaieran, orein-irudiak dauden gelatxora iristean.
Galeria nagusian jarraituz eta gelatxora eramaten duen galeria esturako sarreratik 80 m ingurura, beraz sarreratik 170 metro ingurura, uroaren multzoa dago, eta hortik gertu, emakumezkoaren irudi antropomorfoa[3].
- Arenazan aurkitutako brontzezko lantza punta. Bizkaiko Arkologi Museoa
- Grabatuak dituzten saihets zatiak eta Arenazako leizetik datozen ebakiz apaindutako hezur puntzoiak
Erreferentziak
aldatu- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Cueva de Arenaza. .
- ↑ Alday Ruiz, Alfonso. (2003). «Cerámica neolítica de la región vasco-riojana: base documental y cronológica» Trabajos de Prehistoria 60 (1): 53–80. ISSN 0082-5638. (kontsulta data: 2025-09-29).
- ↑ Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila. Areatzako haitzuloaren deskribapena. .
Kanpo estekak
aldatu- Arenaza. Kultura Ondarearen Zentroa, Bisita birtualak
- Arenazako kobazuloa[Betiko hautsitako esteka]. Galdames, udala
- Fitxa: Arenaza - I eko haitzulo. Kultura Ondarea. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.Eusko Jaurlaritza