Angel Erro
euskal idazlea
Angel Erro Jimenez[1] (Burlata, Nafarroa Garaia, 1978ko maiatzaren 12a) euskal idazlea da.
| Angel Erro | |
|---|---|
(2016) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Burlata, 1978ko maiatzaren 12a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean.
Poesia landu du batik bat. Halaber, Volgako batelariak izeneko literatura blogeko partaide izan da.
Berria egunkarian kolaboratzailea izan da, Jira zutabea idatzi baitzuen 2013tik 2023a arte.
Lanak
aldatuPoesia
aldatu- Eta harkadian ni (2002, Elkar)
- Gorputzeko humoreak (2005, Alberdania)
- Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak— (2022, Erein)
- Itzulpena — Traducción (2024, Nafarroako Gobernua)
Egunerokoak
aldatu- Lerro etena (2004-2018) (2019, Elkar)
Sariak
aldatu- 2023an, Lauaxeta saria jaso zuen, Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak— poema bildumagatik. Bizkaiko Foru Aldundiak emaniko poesia saria, 35 urte baino gehiagokoentzakoa.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zenbait tokitan Anjel grafiaz aipatzen duten arren, berak Angel grafia darabil euskarazko testuetan. Horrenbestez, euskal wikipedian Angel idazkera dagokio, wikipedia honetan antroponimiarako onartu diren irizpideei jarraituz.
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia.eus. (2023-12-01). «Lauaxeta sariak banatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak» Deia (kontsulta data: 2024-06-14).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- «Angel Erro», Literaturaren Zubitegia.
- Volgako Batelariak bloga.