Anbrosio Milangoa
Anbrosio Milangoa (Treveris, c. 340 - Milan, 397ko apirilaren 4a) Milango apezpikua izan zen 374-397 bitartean. Eliza latinoko guraso eta doktorea da. Jaia, abenduaren 7an ospatzen da.
Bizitza
aldatuErromatar Inperioko goi funtzionarioa zen, Liguriako gobernaria. 374an, herriak Milango apezpiku aldarrikatu zuen, artean katekumeno besterik ez zelarik. Bataioa hartu, apaiztu eta apezpiku egin zen zortzi eguneko epean. 382an, Simako bere ahaide paganoari gogor eraso zion senatuan, Garaipenaren aldarea ez kentzearen alde agertu zelako. 387an, San Agustin bataiatu zuen. Teodosio enperadorea jendaurreko penitentzia egitera behartu zuen Tesalonikako sarraskiaren ondoren. Haren obrak pastoralgintza zuen helburu: sermoiak, hileta otoitzak (Teodosiori egindakoa), tratatu moralak, gorazarreak (anbrosiarrak deituak). Erlikien gurtzaren eragilea izan zen Mendebaldean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/06/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
