Aliterazioa gertu dauden egituren edo hotsen errepikapena da. Tradizio frantsesean eta ingelesean errepikatzen diren soinuak kontsonanteak edo azentua dituzten silabak dira; tradizio espainiarrean, aldiz, bokalak ere aliterazio barruan onartzen dira. Etimologikoki, hitza latinetik dator, alliteratio edo letra errepikapena. Beraz, errepikapen figura bat da eta bere efektu nagusia erritmoa indartzea da. Egun, batez ere, efektu harmonikoa bilatzen da eta, aditu batzuen arabera, barne errimatzat har daiteke.[1]

Hona hemen Bitoriano Gandiagaren adibide bat:[2]

Trinkili trankala ari gara
trinliki trankala betikoan
trankalak trinkili
bizitza bideko
egunen orduan
uneen ritmoan.

Poeman nabari da t, r, k soinuen aliterazioa; horrekin, poetak, eguneroko bizitzaren atzera-aurreak azaldu nahi dizkigu.

Egile beraren beste adibide bat:

Zeharkako bide
zeharkariak
zeharka meharka.[3]

Kasu horretan, z soinuaren aliterazioak bidearen sigi-saga erakusten du.

Erreferentziak

aldatu
  1. Jean Haritxelhar, 37.or.
  2. Adio. Donostia: Elkar, 2005, 93 or.
  3. 51.or.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu