Alexander MacKenzie
Sir Alexander MacKenzie (Eskoziako gaeleraz: Alasdair MacCoinnich, 1764, Stornoway, Lewis, Kanpoko Hebridak – 1820ko martxoaren 12a, Dunkeldetik hurbil) eskoziar esploratzaile bat izan zen.
| Alexander MacKenzie | |||
|---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Steòrnabhagh, 1764 | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Dunkeld (en) | ||
| Heriotza modua | berezko heriotza: Nefritisa giltzurruneko gutxiegitasuna | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | eskoziera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | esploratzailea, politikaria eta fur trader (en) | ||
| Enplegatzailea(k) | North West Company (en) | ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
Ipar Amerikan, gaur egungo Kanadako lurraldeetan barna burututako esplorazio handiengatik nabarmendu zen: 1789an, Athabaska aintziratik abiatuz, eta gaur egun bere omenezko izena daraman Mackenzie ibaia jaitsiz, Artikora iristea lortu zuen, horretarako guztiz basati eta ezezagunak ziren lurraldeetan zehar 4.800 kilometroko joan-etorriko bidai luzea gauzatuz; eta 1792-1793 denboraldian, Mexikotik iparraldera Ipar Amerika alderik-alde gurutzatu zuen lehenbiziko bidai transkontinentala amaitzea lortu zuen, Lewis eta Clark estatubatuarren espedizio ospetsuari 10 urte aurreratuz.
